SAHARA ELKARTASUN BIDAIA (2026)
Aurten ere, Bucraara!
Laudio Ikastolako Batxilergoko 2.mailako 40 ikaslek saharar kanpamentuetara bidaiatuko dute abenduaren 4tik 12ra. Bertan, Bucraa herrian hain zuzen ere, proiektu kooperatibo bat garatuko dute.
Elkartasun ekimen hau burutzeko asko izaten ari dira burututako jarduerak; kamiseta salmenta, zozketak, azokak... . Oraingoan, "crowdfunding" bideo bat egin dute, babesa eta laguntza eskatzen.
Laguntzeko prest?
OROKORRA
NAFARROA OINEZ OSPATUKO DUTE IGANDEAN, HILAK 18 , ZIZUR NAGUSIAN
HERRIKO IKASTETXEOK SUSTATUTAKO BIZIKIDETZARAKO DEKALOGOA AURKEZTU DU UDALAK
Laudio Ikastolak bat egin du herriko gainerako ikastetxeekin batera BIZIKIDETZAREKIN KONPROMETITUAK ekimenarekin.
Aurki ekimena gizarteratzeko kanpainan murgilduko gara Ikastolako komunitate osoa.
SEME-ALABEI EUSKARA ERABILTZEN LAGUNTZEKO HITZALDI TELEMATIKOA
Arabako Foru Aldundiko Euskara Zerbitzuak, Ebetek prestatutako hitzaldi telematikoak eskainiko ditu urriaren 27an eta 29an, goiz, eguerdi eta arratsaldeko ordutegian.
Familia eremuan euskararen erabilera sustatzeko baliabide praktikoak eskainiko dituzte bertan.
ESKOLAZ KANPOKO EKINTZAK
LAUDIO TXIKI
HAUR HEZKUNTZA
MATERIAL BILKETA
Haur Hezkuntzarako material hauek behar ditugu:
- Kortxoak
- Iturriak
- Desodoranteetako bolak
- Komuneko paperaren eta sukaldeko paperaren tutuak
- Tutu sendoak (txikiak eta handiak)
- Tamaina desberdinetako kutxak: txikiak eta ertainak
Gorde eta ekarri, Ikastolan bigarren bizitza bat emango diegu!"
Mila esker!
5 URTEKO NESKA-MUTILEK URDUÑARA TXANGOA BURUTU DUTE
LEHEN HEZKUNTZA
LH4KOEK 3 EGUNEKO BARNETEGIA BURUTU DUTE ESPEJON
DBH
BATXILERGOA
Albiste boletin honek Laudio Ikastola Komunitatean astero sortutako albiste, deialdi eta jakin beharrekoak biltzen ditu.
Asteartero argiratzen dugu. Berton edozein ekarpen egin nahi izanez gero jarri gurekin harremanetan laudio@ikastola.eus posta elektronikora idatziz edo 946726737 telefonora deituz.
AURREKO ASTEKARIAK KONTSULTATU:
2026.10.06