Skip to main content

LH4koek 3 eguneko barnetegia burutu dute Espejon

Irudia
LH4 ESPEJON

Pasaden astean, LH4.mailakoak, Espejoko aterpetxean egon ginen. Aterpea txikitxoa denez, etxean bezala sentitu ginen, gu bakarrik bertan egon izan ginelako.

Hiru egun bertan eman genituen eta primeran pasa ere bai! Irakasleekin joateaz gain, Ainhoa laguntzailea ere gurekin etorri zen eta Amaiur, praktikadunak, bisitatxo bat egin zigun. A zer zortea gurea!

Begiraleak oso jatorrak izan ziren: Eneko, Mikel, Aiora, Asier eta Maider. Haiekin, Espejo eta Tuesta herriak ezagutu genituen eta nola ez, betiko jolasetara jolastu ginen: altxorraren bila, banderen jolasa, birus jolasa, musika kutxa jolasa, …

“Banana chicken” oiloa eta izenik gabeko katutxoa ere ezagutu genituen…aizu, ze lasaiak!

Lehenengo egunean, oso aztoratuta ibili ginen eta gauean, parranda itzela egin genuen. Ze ondo lagunekin lo egin izana. Baina bigarren egunean, gustura eta pozik ibili arren, urduritasuna baretu egin zitzaigunez, lasaiago eta nekatuago ibili ginen beraz, hirugarren egunerako, indarrak neurtu genituen.

Irakasleek bazkaria oso goxoa zegoela esan arren, batzuetan ez da gure gustukoa izan baina tira, puntuatu behar izatekotan, sukaldariei 7 edo 8 bat emango genieke. Jijiji!

Eguraldia ere, lagun izan genuen eta lehenengo egunean, bainujantzia jantzi eta errekara, bainua hartzera joan ginen. Ura hoztuta egon arren, oso gustura egon ginen.

Ostiralean, Andoniren urtebetetzea izan zenez, irakasleek pasteltxo bat erosi, puxikaz jangela atondu eta Kaxianoren “Zorionak” abestia abestuz, urtebetetzea ospatu genuen.

Barnetegian, primeran pasatu dugu, Unai, Saio, maiatzean bueltatu gintezke?

Azken albisteak

Sahara elkartasun bidaia / Nafarroa Oinez / Bizikidetzarekin konprometituak / Hitzaldi telematikoak / HHrako material bilketa / 5 urtekoen txangoa / LH4ko barnetegia
Trenez hurbildu ziren Laudiotik egun pasa ederra osatuz.
Hautagaien curriculumak urriaren 16a baino lehen bidali beharko dira laudioikastola.eus webguneko lan poltsa atalaren bidez
Haur Hezkuntzako jolastokian gurasoen artean sortzen den giro erdaldunaz kezkatuta, Kriskitin euskara taldeko gurasoek egoera horri buelta ematea ezinbestekoa zela ikusi zuten.