OROKORRA
MANTENURAKO LAN POLTSA
Laudio Ikastolak mantenu lanetan aritzeko ordezkapen lan poltsa ireki du.
IKASTOLAKO MEDIKU ZERBITZUA
Mediku-aseguruaren prozeduran aldaketa egongo da hasi berri dugun ikasturte honetatik aurrera.
Horren inguruko informazioa eta argibideak jarraian dituzue:
ELKARTASUN ZINEMA
Saharan proiektu kooperatiboa egingo duen ikasle taldeak elkartasun zinema antolatu du ostiralerako, urriaren 9rako. Laguntza (sarrera) 5€koa izango da eta bertaratutakoek mokadutxorako aukera izango dute.
Pelikula, merienda... bazatoz? Areto Nagusia zinemarako gune bilakatu eta lagunekin gozatzeko aukera paregabea! 17:00etatik 18:30ak arte "ORION ETA ILUNTASUNA" (LH1etik gorakoak heldu barik etor daitezke)
AIRALDEKO EUSKALGINTZA KONTSEILUAK GURASOLEKU AGENDA SORTU DU
Haur eta familientzako euskarazko ekintzak biltzen ditu.
IRAKURRI HEMEN
WHATSAPP KANALEAN HARPIDETU
FAKTORIAN EUSKARAZ
Faktoriak euskara ikasteko egitasmo bat martxan jarri du. Helduek euskara ikasten duten bitartean haurrek euskarazko aisialdiaz goza dezakete. Astelehenetan euskaran murgiltzen hasteko aukera daukazu!
ESKOLAZ KANPOKO EKINTZAK
GAZTE TALENT
Gasteizko Udalak eta Jimi Jazz Elkarteak antolatuta eta Araba Euskaraz laguntzaile taldeko partaide, Gazte Talent lehiaketan parte hartzeko izen ematea zabalik dago azaroaren 16ra arte.
Musika talde bateko kidea edo bakarlaria zara? Animatu parte hartzen!
XAKE ESKAINTZA
Laudio Xake Kirol Klubetik ondorengo eskaintzaren berri eman nahi digute:
Asteazkenetan: 19:30-20:30 / 2014-2016 urteetan jaiotakoentzat.
Ostiraletan: 17:30-18:30 / 2017-2019 urteetan jaiotakoentzat.
Informazio gehiagorako: laudioxake@gmail.conm edo 665721875
LAUDIO TXIKI
2 URTEKO GURASOEN BILERA BURUTUKO DUGU DATORREN ASTEAN:
HAUR HEZKUNTZA
HHn IRAKURZALETASUNA
3, 4 eta 5 urtekoak ipuinak irakurtzen
Aurreko astean irakurketa kolektiboarekin hasi ginen. Tartetxo batez, bakoitza bere ipuina irakurtzen aritu zen, giro lasai eta goxo batean, irakurzaletasuna sustatzeko helburuarekin. Gogoratu astero egingo dugun dinamika bat dela, beraz, asteazken honetan ere, ipuin bat ekarri beharko duzue.
LEHEN HEZKUNTZA
LHKO GURASOEN BILEREN AZKEN TXANPA:
DBH
BHKO GURASOEN BILEREN AZKEN TXANPA:
DBH 4.mailako guraso bilera bihar, urriak 7, arratsaldeko 17:00etan Areto Nagusian izango da.
BATXILERGOA
Albiste boletin honek Laudio Ikastola Komunitatean astero sortutako albiste, deialdi eta jakin beharrekoak biltzen ditu.
Asteartero argiratzen dugu. Berton edozein ekarpen egin nahi izanez gero jarri gurekin harremanetan laudio@ikastola.eus posta elektronikora idatziz edo 946726737 telefonora deituz.
AURREKO ASTEKARIAK KONTSULTATU: