Skip to main content

Astekaria 2026.09.29

Irudia
Astekaria azken alea
Irudia

URRIAREN 4AN KILOMETROAK JAIRA JOATEKO AUTOBUSAK

Datorren igandean, urriak 4, Gipuzkoako ikastolen aldeko jaia izango da Lazkao herrian "Ibilian-ibilian, buelta! lelopean. Aurten gainera, bere 50. edizioa izango da eta sortu zen herrian egingo da berriz.

Hara hurbiltzeko hainbat autobus abiatuko da, eskualdeko udal batzuen artean antolatutako ekimen bateratuan. Laudiotik joan nahi baduzu honako hauek dira aintzat hartzekoak:

IRTEERA: 09:30ean,  Laudio Institutuaren aurreko bus geltokian.

ITZULERA: 18:30ean Lazkaotik.

PREZIOA: 15 euro, adin guztietarako.

BAIMEN BEREZIA: 18 urtetik beherakoek, gurasoen baimena ekarri beharko dute. Eskatu txantiloi bat euskara@laudio.eus helbidean edota bulegoetan eskuratu.

IZEN-EMATEAK: Goizez. Laudio Udaleko 3. solairuan, gaurtik urriaren 1era bitartean, biak barne. Ordainketa, banku-txartelaz baino ezin izango da egin.

OROKORRA                                               


Irudia

KRISKITIN TALDEAK BERBATALDEAK DINAMIKA ABIATU DU HAUR HEZKUNTZAN

Ekintzaren helburua argia da, Haur Hezkuntzako gurasoak haien seme-alabak jasotzera doazenean haien artean euskaraz harremantzea.

IRAKURRI HEMEN


 

Irudia

BERDINTASUN FOROAN IZENA EMATEKO EPEA ZABALIK

Bilera irekiak burutuko ditu hilean behin, astearte arratsaldeetan. Ikastolako komunitate osoa, ikasle, guraso zein langileak, gonbidatuta gaude berton gure ekarpena egitera.
 

Izena eman urriaren 16ra arte

IRAKURRI HEMEN

Guztion artean ikastola hezkidetzaileago bat eraikiko dugu.


Irudia

SEME-ALABEI EUSKARA ERABILTZEN LAGUNTZEKO HITZALDI TELEMATIKOA

Arabako Foru Aldundiko Euskara Zerbitzuak, Ebetek prestatutako hitzaldi telematikoak eskainiko ditu urriaren 27an eta 29an, goiz, eguerdi eta arratsaldeko ordutegian.
Familia eremuan euskararen erabilera sustatzeko baliabide praktikoak eskainiko dituzte bertan.

GEHIAGO IRAKURRI


 

Irudia

PALESTINAREN ALDEKO KONTZENTRAZIOA URRIAREN 1EAN

Gure Haurrak ere Badira ekimenak elkarretaratzeak burutzera deitu du Euskal Herriko Hezkuntza Komunitatea datorren urriaren 1ean. Laudio Ikastolan hitzordua 08:30ean izango da Haur Hezkuntzako sarrera aurrean.

 


 

Irudia

JANTOKIKO MENUA

Jangelako lantaldeak urriko menuak prestatu ditu. Web guneko infogunea atalean ikusgai dago.


IKUSI HEMEN

Irudia
MENUA

LAUDIO TXIKI                                           

 

HAUR HEZKUNTZA                        


Irudia

LAUDIOKO BURUHANDIAK EZAGUTZEKO TAILERRA BURUTU DUTE HH4 ETA HH5EKO IKASLEEK

Endika Albinarrate Galindez, gurasoa eta Galtzagorri taldeko kidea, hurbildu da beraiekin Ikastolara.
Larunbatean, urriak 3, 11etan Kultura Etxetik abiatuko den kalejiran parte hartzeko aukera izango dugu denok Galtzagorri taldearen 40. urteurreneko ospakizunetan.

IRAKURRI HEMEN


LEHEN HEZKUNTZA                   

GURASOEN BILEREN AZKEN TXANPA IZANGO DUGU DATORREN ASTEAN

*LH4 bilera urriaren 6ra atzeratu da; hitzordua LH5A gelan 17:00etan izango da

Irudia

DBH                                                                       

 

BATXILERGOA                                       


Irudia

AISIALDI HEZITZAILE TITULUA LORTZEKO IKASTAROA BURUTUKO DUGU  LAUDIO IKASTOLAN BERTAN 

Ikastolen Elkarteko Aisiola hezitzaile eskolak eskainitako ikastaroa da, 2028an 18 urte beteko dituzten gazteentzat (aurten Batxiergoko 1. mailan hasi direnentzat).

IRAKURRI HEMEN



Irudia

EUSKARABENTURA EKIMENEAN IZANDAKO ESPERIETZIAZ MINTZATU DIRA ITXINA ETA PEIO

IRAKURRI HEMEN


Irudia

Albiste boletin honek Laudio Ikastola Komunitatean astero sortutako albiste, deialdi eta jakin beharrekoak  biltzen ditu.
Asteartero argiratzen dugu. Berton edozein ekarpen egin nahi izanez gero jarri gurekin harremanetan laudio@ikastola.eus posta elektronikora idatziz edo 946726737 telefonora deituz.

AURREKO ASTEKARIAK KONTSULTATU:

2026.09.22 ASTEKARIA

2026.09.15 ASTEKARIA

2026.09.8 ASTEKARIA

2026.09.1 ASTEKARIA

 

 

2026-27_2_Promozioa.pdf
AISIOLA aurkezpena_ESKAINTZA.pdf
Guraso bileretarako aurkezpena (Araba).pdf
HItzaldi telematikoen kartela.pdf

Azken albisteak

Haur Hezkuntzako jolastokian gurasoen artean sortzen den giro erdaldunaz kezkatuta, Kriskitin euskara taldeko gurasoek egoera horri buelta ematea ezinbestekoa zela ikusi zuten.
Endika Albinarrate Galindezek lagundu zituen buruhandiak bisitan.
Izena emateko epea zabalik izango dugu urriaren 16ra arte.
Peio eta Itxina euskarabenturaren parte