Skip to main content

2026/27 ikasturterako argibideak

Irudia
ikasturte hasierako argibideak

2026/2027 ikasturte hasierarako argibideak

Irailaren 8an hasiera emango diogu 2026/2027 ikasturteari.

Irailaren 25a bitartean ordutegi jarraia izango dugu Haur eta Lehen Hezkuntzan.

DBHn eta Batxilergoan berriz, ohiko ordutegia izango dugu lehen egunetik.

 

IRAILEKO ESKOLA ORDUTEGIA

Haur Hezkuntzako 4* eta 5 urte eta Lehen Hezkuntza: 9:00etatik 13:00etara (*  4 urtekoek sarrera malgua dute 09:00etatik 09:30era).

DBH: 9:00etatik  15:00etara

BATXILERGOA:  8:05etik* 15:00etara (*asteazkenetan sarrera 09:00etan)

 

2026/27 IKASTURTEKO ESKOLA EGUTEGIA

ESKOLA EGUTEGIA

 

ETXEKOTZEA HAUR HEZKUNTZAN

Haur Hezkuntzako 0, 1, 2 eta 3 urteko haurrek etxekotze aldia izango dute irailean zehar eta talde bakoitzari iraileko ordutegi propioa helarazi zaio. 

 

HAUR HEZKUNTZAKO 2. ZIKLOKO FUNTZIONAMENDUA

Oporren bueltan Haur Hezkuntzako 2. zikloan arituko diren ikasle eta familiok kontuan izan beharko dituzuen hainbat argibide ekarri nahi dizkizuegu gogora:

HHRAKO ARGIBIDEAK

 

LEHEN HEZKUNTZAKO ORDUTEGIA

Lehen Hezkuntzako ordutegia, orokorrean, 9:00-12:30 eta 14:30-16:30 izango da. 

Lehen Hezkuntzako 5. eta 6.mailakoek, aldiz,  9:00-13:00 eta 14:30-16:30 izango dute.

Asteazkenetan eta goizeko jardunean daudenean 9:00-13:00 ordutegia izango dute.

LH1n hasiko diren familientzako argibideak

LH1ERAKO ARGIBIDEAK

 

JANTOKI ZERBITZUA

Informazioa eta izen ematea:

JANTOKIRAKO ARGIBIDEAK

JANTOKIRAKO IZEN-EMATEA

Jantokiko irteera ordutegia goizeko jardunean eta asteazkenetan ondorengoa izango da:

HH 3 urte: 14:30-14:45

HH 4 urte: 14:30-14:40

HH 5 urte: 14:40-14:50

LH 1-4: 14:45

LH 5-6: 14:30

DBH eta BATXILERGOAn dauden ikasleen kasuan, 15:05ean bazkalduko dute, egunero.

 

ZERBITZU GOIZTIARRA ETA OSAGARRIA

Informazioa eta izen ematea:

IRAKURRI HEMEN

 

GARRAIO ZERBITZUA

Informazioa eta izen ematea:

IRAKURRI HEMEN

 

ESKOLAZ KANPOKO EKINTZAK

Informazioa eta izen ematea:

EKE PROGRAMA

EKERAKO IZEN EMATEA

 

IRTEERAK ETA BARNETEGIAK

2 urtetik gorakoek, 2 urtekoak barne, ondorengo galdetegia bete beharko duzue 26/27an egingo ditugun irteera eta barnetegietarako.

GALDETEGIA

Azken albisteak

Ikaskuntza Komunitarioa ikasgaiaren barruan, Laudio Ikastolako DBHko 3. mailako ikasleek diru-bilketa solidario bat egin dute Hodei-Ilargi elkartearen alde.
Urtero bezala, goizeko ordutegia hastearekin batera Warming English ikastaroari hasiera eman zioten LH4.mailako ikasleek.
Elkartasun uholdea basamortura iritsi da.