Irudia
Ikasturte hasierarekin batera 4 urtekoek erronka ederrari egin diote aurre eta trukean Argitxok sorpresa ederra prestatu die.
Gelan euskaraz aritu direnetan, domina jaso eta gutxinaka gutxinaka, botila handi bat urez betetzen joan dira.
Botila betetzean, Argitxoten mezua jaso zuten:
Kaixo 4 urteko ume euskaldun eta jatorrak! Nire kriseilua pila bat piztu duzue.
Botila erraldoi hori urez goraino bete duzue, eta horrek poz-pozik jarri nau!
Horregatik sorpresa batekin natorzkizue, zuei eskerrak emateko: zinema eguna, ospatuko dugu!!!! Primeran pasatzea espero dut eta gogoratu… piztu euskara!