Skip to main content

2026/27 05 LH1n hasiko diren ikasleentzako argibideak

Irudia
LH hasierako argibideak

Lehenengo egunean, irailaren 8an, LH1eko ikasleak esplanadako iturrian HHko tutoreekin elkartuko dira eta elkarrekin LHko tutoreak ezagutuko ditugu.

SARRERA ETA IRTEEREN ANTOLAKETA

Ikasleak 9:00etan karakola eskaileratatik igotzen dira, arrapala hasierako iturriraino lagundu ahal izango dituzue.

Hasierako egunetan, irteeratan kanpoko esplanadan itxaron. Izan ere, lehen astean tutoreek horraino lagunduko dituzte eta denborarekin, haurrek ziurtasuna eskuratzen duten heinean, autonomia eman ahal zaie eta beherago itxaron.  

Irailean, ekainean eta asteazkenetan 12:55ean karakola eskaileratatik aterako dira. Egun horietan jantokitik etxera doazenak 14:45ean aterako dira toki berberetik.

Goiz eta arratsaldez hasten garenean, eguerdian 12:25ean eta arratsaldean 16:25ean karakola eskaileratatik aterako dira. 

Arratsaldeetan etxetik datozenak 14:30ean sartuko dira.

GARRANTZITSUA: PUNTUALAK IZAN!!, haurrek konfiantza behar dute eta oso justu edo berandu etortzekotan lotsatzen dira, egun txarra pasatzen dute…

Ikasleak berandu datozenean idazkaritzatik sartzen dira. Bertara hurbildu haurrarekin abisua ematera eta, haurrak behar izanez gero, idazkaritzakoek lagunduko dute gelaraino. Lehenago atera behar direnean, berdin jokatuko dugu: bila datorrena idazkaritzara hurbilduko da abisua ematera eta beraiek arduratuko dira.

JANTOKIA

Tutoreek eta jantokiko hezitzaileek lehen egunetik jakin behar dute nortzuk geldituko diren jantokian. Hortaz, ezinbestekoa da jantokiko galdetegia garaiz betetzea. Umeei argi esan behar zaie jantokira doazen ala ez (haurrei ziurtasuna ematen die).

LH1etik aurrera, ikasleek aukera daukate bazkaldu ostean aho higieneari tartea eskaintzeko. Horretarako, bakoitzak bere tresnak ekarri beharko ditu; LHn nezeserrak gordetzeko toki propioa dago jantokian.

GELARA EKARRI BEHARREKOAK

  • Amantala bat  arte lanak egiteko.
  • Estutxe bat “normala”, hutsik, Ikastolan banatuko diegun materiala gordetzeko.
  • Ur botila indibiduala. 
  • Motxila bat, karpeta normal bat sartzeko. gurpilduna ez!!
  • Hamaiketako indibiduala eta fruta eguna: astearte eta ostegunetan, beste egunetan nahi duten hamaiketako osasuntsua ekar dezakete. 
  • Psikomotrizitatea: arropa erosoa ( pijama ) eta galtzerdiak poltsa txiki batean sartuta.

Ekarritako guztiari ikaslearen izena jarri.

Materialari buruzko zehaztapen gehiago lehen egunetan ohar baten bidez eta kurtso hasierako batzarrean emango dituzte .

Gogoratu Haur Hezkuntza etapan zehar banatutako ipuinak irailean HHn entregatu behar direla.

Azken zirkularrak

Irudia
Araba Euskaraz / Ohiko Batzar Orokorra / Hitzetatik ekintzetara dinamika / Arituz esukarazko baliabideen plataforma digitala / HH3-4-5 txintxiburduntzi eguna / DBHko txangoa eta azken egunerako argibideak
Batzar Orokorra / Antzerkigintza emanaldiak / Araba Euskaraz / Euskalgintza Kontseilua / Zuhatzako udalekua / Sorginak Laudio Txikin / LHn galdutako arropak / Kontsumobide tailerrak / Bertsolari eskola topaketak / DBHko…
Araba Euskaraz 2026 / Eskaltzaleon martxa / Ohiko Batzar Orokorra / Goizeko jarduna / Laudio Txikiko udako opor egunak / 2 urteko txangoa / 3-4-5 urtekoen txangoa / HHko ur festa / LHkoen txangoak / Batxilergo 1eko ohiko…