Skip to main content

2026/27 01 Jantoki zerbitzua

Irudia
jantokia

2026/2027 ikasturtean jantoki zerbitzua erabiliko duten ikasle guztiek ondorengo alta galdetegia bete beharko dute irailaren 2a baino lehen:

 

JANTOKIKO KUOTA

Ekaineko asanbladan aurkeztu zen bezala, 2026/27 ikasturtean jantokiko kuota 108€ko izango da maila guztietan. 
 

JANTOKIKO LAGUNTZAILE TXANDA

Jantokia darabilten  familiek 16 eguneko txanda egiteko aukera dute. Trukean, jantokiko kuotatik 166,78€ itzuliko zaizkie. Familiek egiten duten aukera adierazi beharko dute ikaslearen alta komunikatzean, hau da, izen emate galdetegia betetzean.

Ikastolak txanda sistemaren funtzionamendua antolatzen duen arautegi hau ezarri du guztion artean ikasleek jasotzen duten zerbitzua hobetu dezagun:

1. XEDEA.    Txandaren xedea jantokiko garbiketa lanetan laguntzea da.

2. EUSKARA. Jantoki zerbitzuaren euskara hutsezko funtzionamendua berma dezagun,  txandan parte hartuko duen pertsonak euskarazko ahozko komunikazioa bermatzeko behar adinako konpromisoa erakutsi beharko du.

3. EGUTEGIA. Txandarako ezarritako egun guztiak bete beharko dira, beti ere txanda egutegian ezarritako datatan.  Txanda egunik bete gabe utziz gero, kuotaren zati proportzionala ordaindu beharko da. Txandaren egun kopurua urteroko plangintza antolatzean zehaztuko da; printzipioz 16 egun dira.

4. ORDUTEGIA. Txandaren ordutegia osorik bete beharko da egunero: 12:15etik 15:00etara.

5. BAZKARIA. Txandako partaideek ez dute jantokian bazkalduko.

6. AHAIDETASUNA. Txandako partaideak txanda  betebeharra eragin duen ikaslearen 1.mailako senitartekoa eta Ikastolako bazkidea behar du izan.

7. IZEN EMATEA. Ikasturte hasieran egindako aukeraketa ezin izango da aldatu. Plangintzak ahalbidetuz gero, ikasturtean zehar sortutako alta berriei txanda sisteman parte hartzeko aukera eskainiko zaie.

8. ELIKAGAIEN MANIPULATZAILE KARNETA. Jantokiko auzolanean parte hartuko duten pertsonek elikagaien manipulatzaile karneta beharko dute. On-line eskuratzea dago ondorengo web gunean: hazia.net.

Azken zirkularrak

Lehenengo egunean, irailaren 8an, LH1eko ikasleak esplanadako iturrian HHko tutoreekin elkartuko dira eta elkarrekin LHko tutoreak ezagutuko ditugu.
3, 4 eta 5 urteko geletan arituko diren familientzako argibideak.
Zerbitzu goiztiarra eta osagarriari buruzko informazioa.
Garraio zerbitzuari buruzko informazioa.