OROKORRA
JANTOKIKO MENUA
Jangelako lantaldeak abenduko menua prestatu du. Web guneko infogunea atalean ikusgai dago.
IKUSI HEMEN
IKASTOLAKO 2026KO EGUTEGIA SALGAI
Urtero bezala, Ikastolako ikasleen argazkiez atondutako 2026 urterako egutegia kaleratuko dugu azken urteotako prezioan, 10 euro.
Eskaerak abenduaren 3ra arte burutu ahal izango dira ondorengo galdetegian eta banaketa abenduaren 17tik aurrera bideratuko dugu.
EUSKARAREN NAZIOARTEKO EGUNA
AZAROAREN 30EAN AIARALDEKO EUSKARAREN EGUNA OSPATUKO DUGU OKONDON
Aiaraldeko Euskalgintzaren Kontseiluak eskualdeko Euskararen Eguna ospatuko du abenduaren 30ean Okondon. Mendi buelta, ikuskizunak, jolasak, musika emanaldiak eta abar luzea antolatu dituzte egun horretarako.
HERRI BAZKARIA
Herri bazkarirako tikeak salgai izango dituzte azaroaren 26ra arte ondorengo tokietan: Laudion, Ilargi tabernan; Okondon, libutegian; Amurrion, AEKn; Urduñan, Alondegian; Arrankudiagan, Gizarte Etxean. Bazkari txartelen salneurria 15 eurokoa da nagusientzat eta 8koa umeentzat.
LAUDIOKO PROGRAMA
Laudion ere ekintza ugari antolatu dira Euskararen Nazioarteko Egunaren aitzakiaz.
GO!AZEN KONTZERTU BIRA
Urtarrilaren 25ean Gasteizko Europa Jaruregian, GO!AZENen emanaldi bi izango dira Araba Euskarazen eskutik 16:30ean eta 18:30ean.
MINTZA-MARTXA
Azaroaren 29rako “Mintza martxa” antolatu dute Amurrion zehar Araba Euskaraz'26 kanpaina barruan. Aitzakia ezin hobea larunbat goizean ikastolakideok nahiz hurbildu nahi duen orok (helduak zein umeak) bat egiteko eta euskaraz edota euskarara hurbiltzeko unea sortzeko.
BALIOEKIN JOLASTEKO GARAIA DA!
Euskara Batzordeak, Hezkidetza Foroak eta Agenda 30 lan taldeek jostailu edota jolasak aukeratzeko orduan balioetan oinarritutako ikuspegi zabala izateko gida laburra prestatu dute.
SAHARARA DOAN TALDEA GURPIL AULKI BATEN BILA DABIL
Ostiralean, hilak 28, Saharara abiatuko da Batxilergo 2ko ikasle taldea. Azken orduko eskaera bat jaso dute kanpamenduetatik eta bidaia probestuta gurpil aulki bat eramaten saiatuko dira. Etxean edo zure inguruan gurpil aulki bat emateko prest egonez gero, Idazkaritzarekin kontaktatu ostiral goizera arte. Eskerrik asko.
LAUDIO TXIKI
HAURTZAINDEGI EGUNEN ANTOLAKETA
Ikastolako gainerako etapek jai izango duten egunetan (neguko eta udaberriko eta udako oporretan adibidez), Laudio Txikiko haurrek Ikastolara etortzeko izango duten egutegi eta ordutegia ezagutu beharra dugu.
Horretarako, 0, 1 eta 2 urteko haurren familiei ondorengo galdetegia betetzea eskatzen dizuegu; neguko oporretan, eta ahal dela ikasturteko gainerako haurtzaindegi egunetan, Ikastolara etorriko zareten egunak eta erabiliko duzuen ordutegia zehaztuz.
Mesedez, abendauren 3a baino lehen erantzun:
GALDETEGIA ERANTZUN
HAURTZAINDEGI EGUTEGIA IKUSI
HAUR HEZKUNTZA
ARGITXO ETXEZ ETXE
Euskararen eguna ate joka dugu eta Argitxo Haur Hezkuntzako 2. zikloko familiak bisitatzeko irrikitan dago, erronka txiki bat bete dezaten. Gela bakoitzean txandak antolatzen hasi gara, eta familia bakoitzari Argitxoren erronka bideratzeko argibideak helarazi dizkiogu posta elektronikoz.
Gehiago jakin nahi?
LEHEN HEZKUNTZA
DBH
BATXILERGOA
ORIENTAZIO AKADEMIKO ETA PROFESIONALERAKO AZOKA
Abenduaren 17an, asteazkena, 15:30etik 18:00etara, Batxilergoko ikasle eta familiei zuzendutako orientazio akademiko eta profesionalerako azoka