Euskara Batzordeak, Hezkidetza Foroak eta Agenda 30 lantaldeak prestatutako gida laburra
Jostailu edota jolasak aukeratzeko orduan balioetan oinarritutako ikuspegi zabala izatea beharrezkoa da:
HEZKIDETZA
Jostailuek generorik al dute?
Genero estereotipoak apurtu eta aukera berdintasuna sustatu behar da.
• Panpinak, eraikuntza-jokoak edo sukaldeko tresnak denentzat izatea; neskek eta mutilek rol guztiak esperimentatzeko aukera izan dezaten.
• Harreman parekide eta kooperatiboak bultzatzea, lehiakortasuna edo lidergo bakarrak saihestuz.
• Aniztasunaren ereduak (kulturala, fisikoa, familiarra, identitarioa...) txertatzen dituzten jostailuak aukeratzea.
Gehiago jakin nahi? IRAKURRI HEMEN
EUSKARA ETA EUSKAL KULTURA
Euskaraz jolasteko eta bizitzeko jostailuak
Jolasaren bidez hizkuntza naturalki erabiltzen da; horregatik, euskarazko jostailuak eta euskaraz jolasteko materialak hautatzea funtsezkoa da.
• Aukeratu euskaraz dauden jokoak, ipuinak eta mahai-jokoak.
• Sustatu euskal sortzaile eta argitaletxeen produktuak .
• Ez ahaztu euskarazko esperientzia-opariak: antzerkia, tailerrak, kultur ekitaldiak…
IRAKURZALETASUNA SUSTATU
Liburu bat beti da opari bikaina
Elkarrekin irakurri, ozenki, bihurtu errutina, liburuez hitz egin
• Aukeratu euskarazko liburu, egile eta argitaletxeak.
• Sarean dituzun baliabideak, Juul kanpaina edo Ikastolen Elkarteko katalogoa erabili.
• Gonbidatu liburutegira joaten, aukera aniztasunean murgildu dadin.
JASANGARRITASUNA
Ingurumen iraunkorra
Jostailuak hautatzean, kontuan hartu ekoizpenaren eta kontsumoaren eragina.
• Plastiko gutxiago eta ontzi gutxiago duten jostailuak aukeratu.
• Lehentasuna eman egur, oihal edo kartoizko jostailuei, eta ahal bada bertako ekoizleei.
• Berrerabiltzea sustatu: jostailuak trukatzea, bigarren eskuko azokak, edo “Jostailu bankuak”.
• Agenda 2030eko helburuak (ODS) kontuan hartu: 4 (Hezkuntza kalitatezkoa), 5 (Genero-berdintasuna), 12 (Kontsumo eta ekoizpen arduratsua), 13 (Klimaren aldeko ekintza).
GIZA ESKUBIDEAK ETA ELKARTASUNA
Opariak ez dira neutroak
Gure hautuek zein enpresa eta balio sostengatzen ditugun erakusten dute.
• Ez erosi giza eskubideak urratzen dituzten estatu edo enpresei lotutako produktuak (adib. armagintza edo apartheid politikak babesten dituztenak).
• Aukeratu tokiko merkataritza, kooperatibak eta merkataritza bidezkoa.
• Pentsatu justizia soziala eta bakea sustatzen dituzten opariak ere (adib. elkarrekin bizitzeko balioak lantzen dituzten jokoak).
JOLAS ETA JOSTAILUAK AUKERATU AURRETIK, ZER GALDETU?
• Euskaraz jolasteko aukera ematen du?
• Jasangarria al da? (ekoizpena, materiala, ontzia, garraioa...)
• Zein enpresaren jostailua da eta zein balio ordezkatzen ditu?
• Harreman anitzak eta eredu parekideak sustatzen ditu?
• Elkarrekintza eta sormena lehenesten ditu ala pantaila pasiboetan oinarritzen da?
Jolasa= ikasteko egoera naturala. Jolasaren bidez, haurraren garapen pertsonala hobetzeko trebetasun positiboak bereganatzen dira: estimulazioa, irudimena eta fantasia; ulermen teknikoa, inguruarekiko harremana, inguruko arau eta jarreren ezagutza, balorazio pertsonala, egoera ezberdinen aurrean portaerarako nortasuna eraiki eta indartzea, norberaren ezagutza… . Haurtzaroan jolasa ezagutza, ikasketa eta adierazpenerako bitarteko nagusia da.
Jostailua= jolasa aberasteko baliabidea. Hezkuntza prozesuan oso garrantzitsuak dira. Jostailuak ez dira entretenimendu hutsa. Jostailuak berez ez dira ez onak ezta txarrak ere. Haien egokitasuna haien erabileraren araberakoa da baina ezinbestekoa da azterketa kritikoa egitea estereotipo sexistak barnera ez ditzaten.