Skip to main content

DBH2ko ikasleek Palestinaren aldeko diru bilketa abiatu dute

UNRWA erakudera bideratuko dute bildutako dirua

Irudia
DBH2 UNRWA

DBH2ko ikasleek Palestinarekiko elkartasuna adierazteko proiektua aurkeztu berri dute:

Proiektu komunitario arloan Palestinaren aldeko diru bilketa bat egiten ari gara. Horretarako, ekintza desberdinak antolatzen ari gara: bingoa, saski baten zozketa, pultsera eta txapen salmenta, bigarren eskuko azoka eta kometa eta gometxen salmenta.

Gure ekimenarekin bat egin nahi izanez gero, aurretik aipatutakoak saltzen egongo gara azaroak 3ko eta 10eko asteetan goizeko 8:45etik 9:00etara,  HH zein DBHko sarreretan.

Boleto, txapa, 3 gometx sorta eta kometa bakoitzak 1€ balioko du.

Azpikaldean argibide batzuk zehazten dira:

-BINGOA: abenduaren 23an egingo da DBHko frontoian, zuen seme-alabak boletoa ekarri beharko du bingoan parte hartzeko. Saskia izango da irabazlearen saria.

-BOLETOETAKO SASKIA: Boletoen irabazleak saski bat eramango du. Sariduna abenduaren 2an argitaratuko da ikastolako web orrian.

Irabazitako diru guztia UNRWAri, Ekialde Hurbileko Palestinar Iheslariei Laguntzeko Nazio Batuen Agentziari, bidaliko diogu; agentzia honek Palestinako errefuxiatuen alde lan egiten du.
 

Azken albisteak

Gau beltza / ikaSahara erronka berriak / Errigora / HIZPRO webinar saioak / Lan eskaintzak / Jantokiko menuen osaketa / Euskalgintzaren kontseilua / Katukako gurasoen bilera / Katukako etxekotzerako pautak / Zergaitik kosk…
Urriaren 7an, LH2ko ikasleek Laudioko Udal liburutegira egin zuten txangoa. Lucia eta Martarekin egon ziren liburutegiko antolaketa eta nondik norakoak ezagutzen.
Jantokiko sukaldari taldeak Ikastolan eskaintzen dugun menua egokitzeko prozesuaren lehen balorapena burutu berri du.
Aurtengo bidaiaren 3 helburuak zehaztuta, material eta diru bilketa abiatu ditu.