Skip to main content

Agenda 2030 taldeak kontsumo arduratsua sustatzeko aholkuak argitaratu ditu

Irudia
12 GJH Ekoizpen eta kontsumo arduratsuak

Agenda 2030 taldeak pasa den ikasturtean landutako gaiari jarraipena emango dio, Garapen Jasangarrirako 12. helburua: Ekoizpen eta kontsumo arduratsuak.

2024/25ean egoeraren diagnostikoa egin ostean, esku-hartze plana garatzea izango da ikasturte honetarako lan lerroa.

Neguko oporraldia kontsumoa aregagotzen den garaia izanda, aurki burutu behar ditugun erosketatan elikagaien errefusa sahiesteko aholku sorta prestatu dute.

 

ELIKAGAIAK XAHUTZEA SAIHESTEKO AHOLKUAK

1.- Garai hauetan erosketak neurriz egiteko, behar baino gehiago ez erosteko, kontuan izan:
   1.1.- Propio gonbidatutako lagun eta senideen gustuak.
   1.2.- Plateren eta jakien kopurua.
   1.3.- Etxekoen lehentasunak.


2.- Jakien erosketak egiterakoan aintzat hartu:
   2.1.- Hurbil ekoitzitako produktuak, hau da, km 0-koak, bertakoak edo Euskal Herriko sortze-marka dutenak.
   2.2.- Urtarokotasuna, hau da, sasoikoak izatea.
   2.3.- Aldez aurretik erostea.


3.- Etxean egindako otordu horietan mahaikide edo bazkide bakoitzak plater edo postre bat ekartzea erabaki baduzue, aurretik menua adosten duzue bikoiztasunik edo janari gehiegi ez izateko.


4.- Janaria soberan geratuz gero, soberakinekin horrela jokatu:
   4.1.- Egun berean geroago edo hurrengo egunean jan ezazu.
   4.2.- Aprobetxamendu errezetak egitea.
   4.3.- Soberakinak izoztea.
   4.4.- Bazkari/afarira bertaratu direnei eramateko eskaintzea.


5.- Sortutako hondakin organikoaz:
   5.1.- Konposta egitea.
   5.2.- Edukiontzi marroian uztea.
   5.3.- Animaliei edota etxe-abereak dituztenei ematea.

Azken albisteak

Ikastolako zapiak / Jantokiko menua eta oharrak / Sahararako bidaia / DBH4ko desfilea / HHko argazki bildumak
EITBk ekoitzitako aurtengo gabon kanta sortan, Janus Lesterrek abestutako “Lurra etxe” kantuaren hitzak sortu ditu Laudio Ikastolan Batxilergo irakasle ari den Nahikari Yubero Perezek.
Saharar errefuxiatuen kanpamentuetako Aaiungo Bucraa herrian izan dira batxilergoko 2.mailako 19 ikasle.
Ikastolako ia 300 ikasleren lanak aurkeztu dira Olentzero eta Mari Domingiren urteroko marrazki lehiaketara. Laudioko gainerako lanekin batera ikusgai izan dira Laudioko Kultura Etxean abenduaren 16ra arte.