Skip to main content

Energia autokontsumo partekaturako komunitatea sortzeko tailerra

Irudia
Ikastolako teilatua

2024 urteaz geroztik Laudio Ikastolak energia berriztagarrien erabilpena bultzatzeko ariketa praktikoa burutu du, Ikastolako teilatuan 100 eguzki plaka (50 kWp) instalatuz.

Esperientzia bere komunitatean zabaltzeko asmoz, informazio-tailerra antolatu dugu azaroaren 17an, astelehena, 18:00etan, Areto Nagusian. Arabako Foru Aldundiaren EKBko (Eraldaketa Komunitariorako Bulegoa) Nagore Cebrian eta Pablo Imaz etorriko dira saioaren dinamizazioa burutzera.

Helburua da familiei autokontsumo partekatua eta energia-komunitateei buruzko informazioa luzatzea, Ikastolako teilatua xede horretarako erabili daitekeen espazioa izan daitekeela probestuta.

Ikastolak garatutako proiektua ezagutzeko, irakurri informazioa HEMEN

 

Irudia

 

Azken albisteak

Hautagaien curriculumak irailaren 16a baino lehen bidali beharko dira laudioikastola.eus webguneko lan poltsa atalaren bidez
Haur Hezkuntzako jolastokian gurasoen artean sortzen den giro erdaldunaz kezkatuta, Kriskitin euskara taldeko gurasoek egoera horri buelta ematea ezinbestekoa zela ikusi zuten.
Endika Albinarrate Galindezek lagundu zituen buruhandiak bisitan.