Skip to main content

Euskalduna bereizgarria lantzen

Irudia
euskalduna bereizgarria

EUSKALDUNA BEREIZGARRIA LANTZEN

Badira bi ikasturte Ikastolen Elkarteak mintegi ezberdinetan Euskalduna bereizgarria lantzen ari garela. Aurrekoan, urriaren 11n, Iñaki Iurrebasok euskararen egungo irakurketa orokorra egin zigun, eta ikastoloi galdera zuzenak egin zizkigun euskararen normalizazio bidean aurrera egin ahal izateko.

Iñaki Iurrebaso soziolinguistak luzatutako sei galderei erantzuna emateko, pasa den asteazkenean Ikastolako etapa desberdinetako irakasleak batu ginen. Barne-hausnarketa saio honetan gure hizkuntza-komunitatea indartzen jarraitzeko hainbat ideia eta proposamen interesgarri agertu ziren.

Honen ostean, ostiralean, urtarrilaren 31n, Zumin Nazionala egin zen Hendaian. Bertan, Euskal Herriko Ikastoletako zuzendariak, hizkuntz proiektuko arduradunak (HZIPRO) edota EKEko koordinatzaileak bildu ziren Euskaldun bereizgarrian sakontzen jarraitzeko. Kasu horretan, eremu ez-formalari heldu zioten. Jaime Altuna Ramirezek, gizarte antropólogoak eta EHUko irakasleak, eman zion hasiera topaketari. Ostean esperientzia ezberdinak partekatzeko eta entzuteko aukera egon zen.

Segi dezagun euskara lau haizetara zabaltzen eta eremu ezberdinetan erabiltzen!

Azken albisteak

Gau beltza / ikaSahara erronka berriak / Errigora / HIZPRO webinar saioak / Lan eskaintzak / Jantokiko menuen osaketa / Euskalgintzaren kontseilua / Katukako gurasoen bilera / Katukako etxekotzerako pautak / Zergaitik kosk…
Urriaren 7an, LH2ko ikasleek Laudioko Udal liburutegira egin zuten txangoa. Lucia eta Martarekin egon ziren liburutegiko antolaketa eta nondik norakoak ezagutzen.
Jantokiko sukaldari taldeak Ikastolan eskaintzen dugun menua egokitzeko prozesuaren lehen balorapena burutu berri du.
Aurtengo bidaiaren 3 helburuak zehaztuta, material eta diru bilketa abiatu ditu.