Skip to main content

Proiektuen lanketa eta familien parte-hartzea HHn

2025/01/20
Irudia
ZERGATIK IKASTOLA

PROIEKTUEN LANKETA ETA FAMILIEN PARTE-HARTZEA HAUR HEZKUNTZAN

Haur Hezkuntzan proiektuka lan egiteko bidea eraiki dugu azken urte hauetan. Estrategia pedagogiko berritzaile honek haurren garapen integrala du ardatz, ikaskuntza akademikoa eta trebetasun sozio emozionalak uztartuz. Haurrak, egiteko modu honetan, jakin-mina eta sormena sustatzen dituen ingurune batean murgiltzen dira eta gaietan sakontzeko euren errealitate hurbilean oinarritzen gara.

Proiektuek irudimena eta sormena pizten dituzte, haurrak modu originalean esploratzera eta adieraztera gonbidatuz.

Talde-jardueren bidez, partekatzen eta gatazkak konpontzen ikasten dute. Horrez gain, autonomiaren garapena sustatzen dute.

Haur Hezkuntzako proiektuak mimoz diseinatuta daude haurren adinera egokituz. Hortaz, beraien inguru hurbiletik abiatzen gara proiektuak garatzerako orduan. Proiektuen barrenean sartzeko asmoarekin familiek ere gurekin batera parte hartzen dute, horrela jakin-mina sortarazten diete haurrei.

Gure familiak Ikastolara datozenean komunitate gisa duten nortasuna, eta adierazten duten hurbiltasuna nabaria da.  Argi dago, parte-hartze horrek gure ikasleentzako onurak eta abantailak dakartzala. Bi testuinguruen loturak haurren irakaskuntza era aktiboa sustatzen duelarik.

Lan eremu profesional desberdinetako gurasoak aritu dira Haur Hezkuntzan euren esperientzia azaltzen. 

Aurten, garraioen proiektua lantzen egon garenean Mikel Etxebarria Bilbao, suhiltzailea, hurbildu zaigu bere lanaren berri ematera, oraingoan 3 urteko haurrak izan dira esperientzia bizi izan dutenak. Euren aurpegia begiratzea besterik ez genuen egin behar bizipenaren ebaluaketa egiteko!

Beste urte batzuetan, gorputzaren proiektuari heltzeko Janire Etxebarri Gonzalez hurbildu zaigu, hortzen eta ahoaren zaintzaren inguruan ohitura osasungarriak irakastera eta txantxarra bezalako arazoak agertzea saihesteko trukoak ere. Umeak oso pozik eta erne egon dira.

Gorputza eta osasunarekin lotura egiteko beste hainbat familia hurbildu ziren gure proiektuen parte izateko; adibidez: Oihane Salcedo, fisioa, eta Isusko Ortuzar fisioterapeuta gisa diharduela Athletic Cluben, beraiekin asko ikasi zuten eta gorputza ondo izatearen garrantziari erreparatu zioten. Horrez gain, Ivan Estefaniak ere, lanbide heziketan diharduela osasunarekin lotuta bere esperientzia gurekin partekatu zuen, berriro ere, haurren interesa eta proiekturekin lotura haurren errealitate hurbilera ekartzeko bidea eraikitzen lagundu ziguten.

Familia eta Ikastolaren arteko loturak ezartzearen garrantzia haurren garapenerako ezinbestekoa da, esperientzia politak bizitzeaz gain gure izaeraren ardatza eta iparraren jabe egiten gara.


 

Gure seme alabek Laudio ikastolan ikasiko zutela argi izan genuen hasieratik,  hemen ikasi eta hazi garelako baita proiektuarekin bat egiten dugulako ere. Aukera ederra izan da umeekin aho osasun tailerra egitea eta egun batez partaide izatea, oso aberasgarria umeentzat eta niretzat ere.”

Janire Etxebarri Gonzalez

 

Alde batetik, Ikastolak daukan heziketa sistemagaz oso ados nagolako eta bestetik, euskararekin daukan kompromisuagaz identifikatuta sentitzen nazelako. Horrez gain, oso polita da horrelako ekintzen bidez lagundu ahal izatea eta beraien aurpegi alaiak ikustea.Eskerrik asko zuei bene- benetan"

Mikel Etxebarria Bilbao

Irudia
Irudia

Azken albisteak

2025-01-17
Karlos Zurutuza idazlea DBH 4koekin.
2025-01-15
DBH eta Batxilergoan kimika emateko irakaslea.
2025-01-13
Trebatu gura(so) hitzaldi zikloaren 3.solasaldi praktikoa.
2025-01-09
LH 5.mailakoak aiton-amonekin jirabiran.