GURASOENTZAKO EUSKARA ESKOLA PRAKTIKOEN AURKEZPENA
Irailaren 30ean, astelehena, Laudioko AEK-k Ikastolako gurasoei zuzendutako eskola praktikoen aurkezpena egingo du Areto Nagusian 14:30ean.
Seme-alabekin euskarazko komunikazioa izateko baliabideak eskuratzea eta norberaren euskara maila hobetzea izango dira ikastaroaren helburuak.
Eskolak Ikastolan bertan eskainiko dira ikasleen ordutegietara egokitutako fun- tzionamenduarekin. Ikastaroak udal beka programaren babesa ere izango du.