IKASTOLAKO TABERNAK HARRERA EZIN HOBEA IZAN DU
Laudioko jaietan Ikastolako taberna Basajaun taberna egon zen lokalean zabaldu genuen.
Ekimena abian jartzen inplikatutako guraso eta langileak zoriondu behar ditugu erronkak arrakasta aparta izan du eta.
Zozketako zenbakiak
3 opari sorta zozketatu zituzten tabernara hurbildutakoen artean eta hauek dira saritutako zenbakiak: 1. sorta 142, ordezkoak: 007 eta 372; 2. sorta 442 eta 3. sorta 315, ordezkoak 307 eta 269.
Tabernan bildutako dirua Lehen Hezkuntzako ikasgelatako leihoen azpiko apalategiak berritzeko erabili da.