Skip to main content

2026/27 06 Bekak

Irudia
Bekak 2026-27 slider

Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza Sailak 2026/2027 ikasturterako beka deialdia jarri du abian. Eskaerak on-line, internet bidez, bideratzeko aukera eskainiko du irailaren 30era arte.

2025/26AN BEKA JASO ZUTENENTZAKO ARGIBIDEAK

2025/26  ikasturtean  beka  jaso  zuten eta  matrikula  kudeatzeko  aplikazioan  jasota  dauden  ikasketak  egiten  ari  diren  ikasleei  Jaurlaritzak beteta  eman(go)  die  eskaera-formularioa.

Formulario  hori  telematikoki eskuratu ahal izango da, helbide elektroniko honetan:

FORMULARIOA ESKURATU

 www.euskadi.eus/unibertsitateaz-kanpoko-bekak. Halaber, paperean eskuratu ahal izango da Ikastolan.

Formularioan ageri diren datuak zuzenak direla egiaztatu ostean, edota egin beharreko aldaketak egin ondoren, eskaera aurkeztuko da:

a) Telematikoki, aplikazioan eskaera-formularioa elektronikoki sinatuta edota jasotako formularioan ageri den egiaztapen-kodearen bidez.

b) Formularioa paperean sinatuta, eta honako toki hauetakoren batean aurkeztuta:

– Beka-eskaeraren xede diren ikasketak egiteko ikastetxeetan; hau da, Ikastolan bertan.

– Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 16. artikuluak zehaztutako tokietan, eta Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorraren eta haren erakunde autonomoen erregistroen sorrera, antolaketa eta funtzionamenduari buruzko apirilaren 29ko 72/2008 Dekretuan adierazitakoetan.

 

ESKAERA BERRIAK NOLA BIDERATU

Ikastolako idazkaritzan norberak on-line bideratu baina elektronikoki sinatu ez diren eskaerak sinatzeko aukera emango dugu, bai  eta eskaera osoa ere Ikastolatik bideratzeko. Horretarako aurretiko hitzordua eskatu beharko da irailaren 2tik aurrera 94 672 67 37 telefonoan. Harrera ordutegia irailaren 26ra arte 09:00etatik 14:30era izango da. 

PAPEREZKO TRAMITAZIOA

Eskaera guztietan eskaera egiten duen pertsonaren NANaren (aita, ama, tutorea...) eta familia liburuaren kopiak aurkeztu beharko dira. Bestetik, egoeraren arabera, dokumentu osagarriak eskatuko dira: banaketa edo dibortzio kasuetan sententzia, hitzarmen erregulatzailea, pentsioen ziurtagiriak, ikaslearen errolda agiria... ezgaitasunen agiriak, hezkuntza laguntza premia berezietako ziurtagiriak, errenta aitorpena egiten ez dutenen kasuan sarrerak frogatzeko agiria, e.a.

 

BEKA DEIALDIA

Araudian ageri diren laguntzak eta bete beharreko baldintzak patxadaz irakurtzea gomendatzen dizuegu.  Jarraian Hezkuntza Sailaren informazio atarirako estekak dituzue (Araudiaren laburpena, maiz egindako galderak eta gidaliburua) etaEuskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarizkarian argitaratutako deialdia:

INFORMAZIO ATARIA

EHAA IRAKURRI

 

LAGUNTZAK ETAPAKA

 

LAUDIO TXIKI

( I.Kapitulua)

Haur Hezkuntza 1. zikloko ikasleek laguntza mota ezberdina eskura dezakete  matrikulatuta dauden mailaren arabera.

O eta 1 urteko haurrek, 2025ean eta 2026an jaiotakoek, kuotarako laguntza eskura dezakete, hilean gehienez 90 eurokoa.

Ziklo honetarako HH-LH-DBHrako 1. errenta muga egiaztatu behar da kasu guztietan.

 

HAUR HEZKUNTZAKO 2. ZIKLOA 

( I.Kapitulua)

3, 4 eta 5 urteko ikasleek, 2023, 2022 eta 2021ean jaiotakoek, 2. errenta muga egiaztatu beharko dute. Ziklo honetan  ikasmaterialerako laguntza, 78€koa da eta  jantokiko laguntza, gehienez 818,80€koa.

 

LEHEN HEZKUNTZA ETA DBH 

( I.Kapitulua)

LH eta DBH etapatan 4. errenta muga egiaztatu behar da ikasmaterialarako laguntza eskuratzeko, 117€ LHn eta 159€ DBHn eta 2. errenta muga jantokirako,  gehienez 818,80€.

 

BATXILERGOA 

(II.Kapitulua)

Oinarrizko bekarako (300€) eta Aprobetxamendu akademikoari lotuta osagaiarako (50 eta 125€ artekoa) 4. errenta muga egiaztatu behar da.

Familia-errentari lotutako osagaian, 1.700€, 1. errenta muga egiaztatu behar da.

Bizilekuari lotutako osagaia (2.500€) eta zenbateko osagarrirako (60€) 3. errenta muga egiaztatu behar da.

 

BERARIAZKO HEZKUNTZA-LAGUNTZA BEHAR DUTEN IKASLEENTZAKO LAGUNTZA ETA SOROSPEN ESPEZIFIKOAK  

(III.Kapitulua)

 

Hezkuntza laguntza behar duten ikasleentzako laguntza.

Hartzaileak:

-Arreta defizita eta hiperaktibitatearen nahasmendua dutenak.

-Komunikazio eta hizkuntza nahasmendua dutenak.

-Autismoaren espektroko nahasmenduari lotutako premia dutenak.

-Gaitasun intelektual handia dutenak.

 

Laguntza osagaiak ondorengoak dira:

Irakaskuntza laguntza: 862€

Eskola garraiorako laguntza: 617€

Ikasmaterialerako laguntza: 204€

Pedagogia-berreziketarako laguntza: 913€

Hizkuntza-berreziketarako laguntza: 913€

 

BALDINTZA EKONOMIKOAK

Kide kopuru konputagarria1.muga2.muga3.muga
19.31513.89815.567
213.97123.72426.573
318.62932.20136.070
423.28638.24242.836
527.01242.74347.878
630.73846.14251.685
734.46349.50355.451
838.19052.85059.199
(+1)*+3.725+3.340+3.740

Azken zirkularrak

Ikasturte hasierarako arbibideak / Eusko Jaurlartizaren beka deialdia
26-27 ikasturterako argibideak / IkaSahara / Zuhatzako udalekuaren kronika / Ikasturteko argazki biludumak 0 urtetik LH6ra / LH4koen warming english ikastaroa / DBH3koen ekimena Hodeilargi elkartearen alde / Euskarak USaP…
Lehenengo egunean, irailaren 8an, LH1eko ikasleak esplanadako iturrian HHko tutoreekin elkartuko dira eta elkarrekin LHko tutoreak ezagutuko ditugu.
3, 4 eta 5 urteko geletan arituko diren familientzako argibideak.