Skip to main content

Eskolaz kanpoko ekintzak

Irudia
ip konta

Irailaren 28ko astean abiatuko da 2026/2027 ikasturterako prestatutako Eskolaz Kanpo Ekintza programa. 

Jarraian, atera diren eta ez diren ekintzen berri eman nahi dizuegu.  

 

EKINTZAK

ATERA DIREN EKINTZAK

Ekintza hauetan epe barruan izena eman duten guztiak onartuta daude. Itxaron zerrendan daudenek mezua jaso dute.

KULTURA ESKOLA

TRIKITI ETA PANDERO LH3tik gora

Hasiera eguna: irailaren 30a.

asteazkenero 14:30etik aurrera, Ikastolako liburutegi zaharrean.

(partaide bakoitzari txanda zehatza helaraziko zaio)

 

EUSKAL DANTZAK (lekua dago)

Hasiera eguna: irailaren 28a.

astelehenetan 16:30ean LHko psikomotrizitate gelan. HHkoak hezitzailearekin igoko dira.

 

ROBOTIKA LH (taldea osatu da.  Lekua dago)

Hasiera eguna: irailaren 28a.

astelehenetan 16:30ean eraikin nagusian.

 

SORMEN ESKOLA

DANTZA MODERNOA LH1etik gora (Lekua dago)

Hasiera eguna: irailaren 29a.

Asteartero 16:30ean, eraikin nagusiko psikomotrizitate gelan.

 

IPUIN KONTALARITZA HH 3 4 5  (beteta)

Hasiera eguna: irailaren 29a.

Asteartero 16:30ean, HH2ko eraikinean

 

ESKOLA KIROLA

TENIS HH4tik gora (4 leku daude)

Hasiera eguna: irailaren 28a

Astelehenero, 16:30ean BHko frontoian.

HH4 eta HH5ekoak teniseko hezitzailearekin igoko dira goiko eraikinera  eta 17:30ean bertan, goian, jaso beharko dituzue. Aukera dutenek erraketa ekartzea gomendatzen da.

 

ARETO FUTBOLA  LH 1 2 3 (beteta)

Hasiera eguna: irailaren 29a.

Asteartero, 16:30ean BHko frontoian.

Aldatzeko arropa ekartzea gomendatzen da. Dutxatzeko aukera dago, horretarako eskuoihala, xaboia eta txankletak ekarri beharko dira.

 

KIROL ANITZA HH4-LH2 (leku 1 dago)

Hasiera eguna: irailak 30.

Asteazkenero, 14:45ean BHko frontoian.

 

IRRISTAKETA  HH5etik gora (leku 1 dago)

Hasiera eguna: urriak 1.

Ostegunero, 16:30ean BHko frontoian.

HH5ekoak patinajeko hezitzailearekin igoko dira goiko eraikinera eta 17:55ean patinak kentzen laguntzera hurbiltzea eskatzen da.

Irristekaterako patinak eta babestekoak (kaskoa, belaunak eta ukondoak babestekoak..) ekartzea eskatzen da.

 

 

Ekintza guztiak eskola ordutegia bukatu eta jarraian egiten dira, ez dago 16:30ean (edo asteazkenetan jantokira) bila etorri beharrik

 

ATERA EZ DIREN EKINTZAK

KULTURA ESKOLA

BERTSOLARITZA 

 

SORMEN ESKOLA

JOLASAK ETA ARTEA 

ANTZERKIGINTZA

SUKALDARITZA

 

ESKOLA KIROLA

YOGA 

PSIKOMOTRIZITATEA

ESKUPILOTA: partaide 1en faltan.

 

 

 

 

Azken albisteak

Kilometroak / Berbataldeak ekimena / Berdintasun fororako izen ematea / Familian euskara sustatzeko hitzaldi telematikoak / Jantokiko menua / Laudioko buruhandiak HHn egon dira / LHko gurasoen bilerak / Aisialdiko hezitzaile…
Haur Hezkuntzako jolastokian gurasoen artean sortzen den giro erdaldunaz kezkatuta, Kriskitin euskara taldeko gurasoek egoera horri buelta ematea ezinbestekoa zela ikusi zuten.
Endika Albinarrate Galindezek lagundu zituen buruhandiak bisitan.
Izena emateko epea zabalik izango dugu urriaren 16ra arte.