Skip to main content

Astekaria 2026.06.09

Irudia
Astekariaren ataria

OROKORRA                                               

Irudia

OHIKO BATZAR OROKORRERAKO ARGIBIDEAK

Ekainaren 10ean, asteazkena, Laudio Ikastolako Ohiko Batzar Orokorra bilduko da 18:00etan, bigarren deialdiarekin batera.

GEHIAGO IRAKURRI

BOTU ESKUORDETUA

Bazkide guztiek dute botu eskubidea. Batzarrera azaldu ezin dutenek botu eskuordetua baliatu dezakete familia bereko beste gurasoarengan edo beste bazkide batengan delegatuz. Jarraian botu eskuordetua bideratzeko akreditazio eredua.

BOTU ESKUORDETUA

BATZARRERAKO DEIALDIA

BATZARRERAKO TXOSTENA


LH6 ETA DBHKO 1. ETA 2. MAILAKOEN ANTZERKI EMANALDIAK LAMUZA PARKEKO KASINOAN

Ikasturtean zehar burututako antzerkigintza tailerreko emaitza eskainiko dute Lamuza parkeko kasinoan:

DBH2: ekainak 10, asteazkena, 17:00etan

LH6: ekainak 15, astelehena, 18:00etan

DBH1: ekainak 16, asteartea, 17:00etan

.

Irudia

 

Irudia

ZATOZ TAUPADAK BERPIZTERA!

Igandean Arabako Ikastolon jaia ospatuko dugu Amurrion.

PROGRAMA

TRENEZ, 14 MINUTUTAN, AMURRION!

Laudiotik joateko orduak: 09:57· 10:27 · 10:55 · 11:27 · 11:57 · 12:33...
 

Irudia

Irudia

Aiaraldeko Euskalgintzaren Kontseiluak bere albiste boletina argitaratu berri du.

IRAKURRI HEMEN
 

ESKOLAZ        KANPOKO         EKINTZAK       

ZUHATZAKO UDALEKUA PRESTATZEKO BILERA

Asteazkenean, ekainak 10, Zuhatzako udalekua prestatzeko bilera burutuko dugu 17:00etan  Areto Nagusian.

 

LAUDIO TXIKI                                           


2 URTEKO HAURREK UDARI ONGI ETORRIA EMAN DIOTE LAUDIOKO SORGINEN LAGUNTZAZ

Olarteko sorginek lagunduta, minak sendatzeko edabe magikoa ere prestatu dute.

HEMEN IRAKURRI

Irudia

HAUR HEZKUNTZA                        

 

 

LEHEN HEZKUNTZA                   


IKASTURTEAN ZEHAR GALDUTAKO ARROPAK JASOTZEKO AZKEN EGUNAK

Ikasleek ikasturtean zehar "galtzen" dituzten arropa eta bestelakoak biltzeko ditugun txokoak uztu berri ditugu. 

Bildutako guztia, Ikastolako sarreran erakusgai izango dugu ekainaren 19ra arte. Jaso gabe gelditutako arropak Gobernuz Kanpoko Elkarte batera bideratuko ditugu.

Irudia

KONTSUMOBIDE TAILERRAK

Lehen Hezkuntzako 1. mailatik 5.era bitarteko ikasleek Kontsumobidek antolatutako tailerretan parte hartu dute.

IRAKURRI HEMEN

Irudia


LH5EKOEN ORDEZKARITZA AIARALDEA ETA ARABAKO BERTSOLARI TOPAKETATAN

IRAKURRI HEMEN

Irudia

DBH                                                                       

IKASTURTE AMAIERAKO TXANGOA

Ekainaren 18an, osteguna, DBHkoen ikasturte amaierako txangoa burutuko dugu Arakaldora.

Ikasleak ohiko ordutegian etorriko dira Ikastolara bertotik Arakaldora abiatzeko. Arakaldotik bueltan  13:30ak aldera abiatuko gara Laudiorantz.

Goiz pasa egingo dugu Arakaldon eta berton parrillada eta freskagarriak izango ditugu denontzat. Egun horretan ez da jantoki zerbitzurik egongo.

EKAINAREN 19KO ORDUTEGIA

Ekainaren 19an, ikasturteko azken egunean, DBHko ikasleen ordutegia 10:00etatik 12:00etara bitartekoa izango da eta ez da jantoki zerbitzurik egongo.

Garraioa darabilten ikasleek ohiko ordutegian, 9:00etarako, Ikastolara etortzeko zerbitzua izango dute. Bueltarako berriz, 12:15ean abiatuko den garraio zerbitzua izango dute.

DBH1EKO GURASOEN BILERA

Iragarri bezala, bihar, ekainak 10, DBH1eko gurasoen bilera izango dugu 16:00etan Areto Nagusian.

DBH1EKO TXANGOA EKAINAREN 11N

DBH1eko ikasleak Santimamiñera joango dira ekainaren 11n, osteguna, soziolinguistika barruan landutako proiektuari amaiera emateko.

9:00etan Ikastolatik abiatuko dira eta 14:45erako bueltan izango dira berton. Hamaiketakoa eraman beharko dute.

 

BATXILERGOA                                       

Azken zirkularrak

Araba Euskaraz 2026 / Eskaltzaleon martxa / Ohiko Batzar Orokorra / Goizeko jarduna / Laudio Txikiko udako opor egunak / 2 urteko txangoa / 3-4-5 urtekoen txangoa / HHko ur festa / LHkoen txangoak / Batxilergo 1eko ohiko…
Euskaltzaleon martxarako autobusak / Ikastolako jaia / Mundu bateko laburmetraiaren aurkezpena / Ohiko Batzar Orokorrerako deialdia / Jantokiko menua / Jantokiko ekaineko egunen antolaketa / Araba Euskarazerako laguntzaileak…
Palestinarekin elkartasuna / Ikastolako jaia / Ohiko Batzar Orokorra / Maiatzaren 21eko lanuztea / 2026-27rako eskola egutegia / Barne bekak / Ekaineko arratsaldetarako zerbitzu osagarria / Jantokiko postrerako fruta…
Ikastolako jaia / 2026-27rako eskola egutegia / Barne beka deialdia / Jardun jarraiko egunetarako zerbitzu osagarria eta Jantokiaren antolaketa / Tanta banaketa / EKE batzordearen eraberritzea / AEKren mintzodromoa /…