Skip to main content

Laudioko sorginek 2 urteko haurrak lagundu dituzte udari ongi etorria egiten

Irudia
2 urte sorginen bisita

“BAGA, BIGA, HIRUGA, LAUGA , BOSA, SEA, ZAPA, ZOPA, BERAKATZA, TRONPAAA !! “

Egun hauetan Laudioko sorginak  Olartetik jeitsi eta Ikastola inguruan ibili dira. Haur Hezkuntzako 2 urteko ikasleengana hurbildu dira udari elkarrekin ongi etorria emateko.

Proiektu honen barruan, ipuin bat landu dugu eta energia txarrak gure ingurutik uxatzeko ahaleginean, sorginekin batera minak sendatzeko edabe magikoa prestatu dugu jolastokian antolatu dugun esperimentazio txokoan.

Umeek berriz ere proiektuaren benetako bizipena izan dute. Ez galdu aukera eta bilatu zuek ere etxean sorginkerietan aritzeko tartea.

Uda ederra opa dizuegu eta urrun joan daitezela min guztiak!

LAUDIOKO SORGINAK KANTA:

Behin joan nintzen basora…
ikusi nuen sorgina.
Sorgin txikiak: “baga, biga, hiruga” (BIS)

BIDEO LABURRA:
Irudia
 
BALIABIDEAK:

IPUINA

IPUINA KONTATZEKO IRUDIAK

 

Laudioko sorginak - ipuina.pdf
sorginak ipuina irudiak.pdf

Azken albisteak

Hautagaien curriculumak urriaren 16a baino lehen bidali beharko dira laudioikastola.eus webguneko lan poltsa atalaren bidez
Haur Hezkuntzako jolastokian gurasoen artean sortzen den giro erdaldunaz kezkatuta, Kriskitin euskara taldeko gurasoek egoera horri buelta ematea ezinbestekoa zela ikusi zuten.
Endika Albinarrate Galindezek lagundu zituen buruhandiak bisitan.