Skip to main content

Ekainaren 10ean Ohiko Batzar Orokorra ospatuko dugu

Irudia
Asan

BATZAR OROKORRERAKO METODOLOGIA ETA HAUTAGAITZA AURKEZPENA

Ekainaren 10ean, asteazkena, Laudio Ikastolako Ohiko Batzar Orokorra bilduko da 18:00etan, bigarren deialdiarekin batera.

2025EKO KONTUEN ONARPENA

Bilkuraren xede nagusia 2025 urteko kontuen onarpena izango da. Bide batez, Artezkaritzak 2026rako egitasmo ekonomiko nagusiak, aurrekontua eta kuota egunerapena bazkideen esku jarriko ditu.

Informazio guztia biltzen duen txostena bazkide guztien esku dago ondorengo loturan, eta nahi duenak, kontu auditatuen txostena eskatzea dauka idazkaritzan.

BATZARRERAKO DEIALDIA

BATZARRERAKO TXOSTENA

GOBERNU ORGANOEN BERRIZTAPENA

Kooperatibaren estatutuek ezarri bezala, Kooperatibako gobernu organoen berriztapenari ekingo zaioa Batzarrean. Horretarako, Artezkaritzako kide izateko hautagaitza aurkezteko epea zabalik dago. Edozein bazkidek bere hautagaitza aurkeztu ahal izango du Ikastolako idazkaritzan, ondorengo galdetegiaren bidez zein Batzarrean bertan.

HAUTAGAITZA KOMUNIKATU

BOTU ESKUORDETUA

Bazkide guztiek dute botu eskubidea. Batzarrera azaldu ezin dutenek botu eskuordetua baliatu dezakete familia bereko beste gurasoarengan edo beste bazkide batengan delegatuz. Jarraian botu eskuordetua bideratzeko akreditazio eredua.

BOTU ESKUORDETUA

HAURTZAINDEGI ZERBITZUA


Behar dutenek haurtzaindegi zerbitzua izango dute. Horretarako izena eman beharko dute ekainaren 8rako ondorengo galdetegiaren bidez.

HAURTZAINDEGI ESKAERA

 

 

Azken albisteak

Aiaraldeko Euskararen Eguna / Greba oharra / Guraso euskaldunentzako hitzaldia / Altxa Burua familia akordioa / DBH4ko ikasbidaia / Sararako material bilketa eta ikaSahara zinema emanaldia / Hendaiako Ikastolaren…
LH3ko ikasleek Vital Fundazioak sustatutako Cosmium ekimenean parte hartu dute.
Iaz abiatutako "Familiak eragile hizkuntzen erabileran" dinamikari  segida emateko webinar saioa burutuko du Ikastolen Elkarteak datorren azaroaren 17an, asteartea, 18:00etatik 19:00etara.