EKAINAREN 13AN EUSKALTZALEON MARTXARA JOATEKO AUTOBUSA
Aiaraldeko Euskalgintzaren Kontseiluak ekainaren 13an Iruñean burutuko den EUSKALTZALEON MARTXAra joateko autobusa antolatu du.
Autobusa Aretatik abiatuko da 09:45ean eta Iruñera bidean, Laudioko institutuan 10:00etan eta Amurrioko antzoki aurrean 10:15ean, geldialdiak izango ditu. Itzulera berriz, 20:00etan izango da Iruñetik.
Autobus txartelek 18 euroko salneurria izango dute adin guztietarako eta, besteak beste, Laudio Ikastolako idazkaritzan salgai izango ditugu ekainaren 8ra arte.
OROKORRA
IKASTOLAKO JAIA GIRO EZIN HOBEAN OSPATU DUGU
MUNDU BAT GKE-k SAHARARAKO ELKARTASUN BIDAIARI BURUZKO LABURMETRAIA AURKEZTUKO DU EKAINAREN 4AN
Laudio Ikastolako 8 ikasle aritu ziren Gobernuz Kanpoko Erakundearen proiektuan.
Laburmetraia ekainaren 4an, osteguna, 17:30ean aurkeztuko dute Herriko Plazako gela balioanitzean.
2026KO OHIKO BATZAR OROKORRA
Ekainaren 10ean, asteazkena, Laudio Ikastolako Ohiko Batzar Orokorra burutuko dugu 18:00etan Areto Nagusian.
ARRATSALDEKO ZERBITZU OSAGARRIA EKAINAREN 5ETIK 19RA
Jardun jarraia hastearekin batera, ekainaren 5etik 19ra, Haur Hezkuntzako 3 urtetik Lehen Hezkuntako 6. mailara bitarteko ikasleen familiek Zerbitzu osagarria erabili ahal izango dute 14:45etik 16:30era. Izena emateko epea maiatzaren 29an itxiko da.
JANTOKIKO MENUA
Jangelako lantaldeak ekaineko menua prestatu du. Web guneko infogunea atalean ikusgai dago.
IKUSI HEMEN
JANTOKIKO EKAINEKO EGUNEN ANTOLAKETA
Ekainaren 5etik 19ra jardun jarraia izango dugu Haur eta Lehen Hezkuntzan. Egun horietan jantoki zerbitzua erabiliko ez duten ikasleek ondorengo galdetegia bete beharko dute zerbitzuan kontuan izan dezaten. Erantzun mesedez maiatzaren 29a baino lehen.
ARABA EUSKARAZ JAIAN LAGUNTZEKO TXANDAK PREST!
Ekainaren 14an Amurrion ospatuko dugun Arabako ikastolon jaian laguntzeko galdetegia zabalik dugu dagoeneko. Txosnak, sarrera, trafiko... ez utzi azken egunerako eta izena eman!
Taupadak berpiztu!
ESKOLAZ KANPOKO EKINTZAK
ESKOLAZ KANPOKO EKINTZEN PROGRAMA EKAINAREN 4AN AMAITUKO DA
Ikasturte amaierako egunetan murgiltzera goaz. Hortaz, datorren astean, ekainaren 1etik 4ra, Eskolaz Kanpoko Ekintzen programako talde ezberdinek, bakoitzaren maiztasunaren arabera, ikasturteko azken eguna izango dute.
Eskerrik asko parte hartu duzuen familia guztiei eta bidelagun izan ditugun hezitzaile guztiei!
LAUDIO TXIKI
UR-JOLASETARAKO ZAPATAK ETA BEROALDIRAKO AHOLKUAK
Uda etorri zaigu! Egun hauetan haurrekin urarekin jolasak egingo ditugu, ekintza hau aurrera eramateko uretan jolasean ibiltzeko oinetakoak behar ditugu, horrez gain, etxetik eguzkirako krema emanda ekartzea eskatzen dizuegu.
HAUR HEZKUNTZA
5 URTEKOEN MAKILAKIXKI ANTZEZLANA
5 urteko ikasleen familiek Makilakixki antzezlanaren bideoak ikusgai dituzue Mailako argazki karpetan.
Gogoan izan karpeta hauetarako sarbidea Ikastolako Alexia aplikazioan maila bakoitzeko guraso bakoitzak erregistratuta duen posta elektroniko kontura mugatuta dagoela.
Bideoak ikusteko erabiliko den gailuan posta elektroniko hori baino ez izatea aktibo gomendatzen dugu biziki.
LEHEN HEZKUNTZA
DBH
BATXILERGOA