Skip to main content

Ekainaren 13an Iruñeko martxara joateko deialdira batu da Ikastola mugimendua

Irudia
Euskaltzaleon martxa

Euskaltzaleon Martxa lelopean, ekainaren 13an Iruñeko kaleak betetzeko mobilizazio jendetsua antolatzen ari gara Euskalgintzaren Kontseilua osatzen dugun eragileak.

Gero eta gehiago dira euskararen etorkizunaren gaineko kezka eta larritasuna adierazten dituzten datu eta ikerketak, eta zailtasun horiei erantsi behar zaie euskararen biziberritzearen aurkako oldarraldi antolatu bat.

Hala ere, sinetsita gaude posible dela euskararen biziberritzeari bultzada ematea, Pizkunde berri bat eragitea, eta horretarako ezinbestekoa dela euskaltzaletasunaren giharra indartzea. Horretara dator ekainaren 13ko mobilizazioa, euskaltzaleok antolatzera, Euskaraz bizitzeko behar den dena aldarrikatzera. 

Martxa arratsaldez egingo dugu. 17:00etan Iruñeko hiru puntu ezberdinetan bilduko dira herritarrak: Antoniutti, Runako Parkea eta Askatasun Enparantza. Puntu hauetatik Iruñeko kaleak harrotasunez beteko dituzten hiru zutabe abiatuko dira. Zutabeek Gaztelu Plazan bat egingo dute eta bertan egingo da ekitaldi politikoa, amaiera berezi bat emanez.

Zutabeetako bakoitzak euskarak behar duen Pizkunderako ezinbestekoak diren hiru oinarrietako bat ordezkatuko du: Ofizialtasun osoa, Jauzia hizkuntza politiketan eta Euskaltzaletasuna. 

IRAKURRI GEHIAGO


AIARALDETIK JOATEKO AUTOBUSAK

Aiaraldeko Euskalgintzaren Kontseiluak ekainaren 13an Iruñean burutuko den EUSKALTZALEON MARTXAra joateko autobusa antolatu du.

Autobusa Aretatik abiatuko da 09:45ean eta Iruñera bidean, Laudioko institutuan 10:00etan eta Amurrioko antzoki aurrean 10:15ean, geldialdiak izango ditu. Itzulera berriz, 20:00etan izango da Iruñetik.

Autobus txartelek 18 euroko salneurria izango dute adin guztietarako eta besteak beste Laudio Ikastolako idazkaritzan salgai izango ditugu ekainaren 8ra arte

SALMENTA PUNTUAK

Irudia

Azken albisteak

Gau Beltza / Altxa Burua familien akordioa / Guraso euskaldunentzako hitzaldia / Errigora / Zuberoako otarrak / Euskararen egunerko kamisetak / HHko jantokiko oharra / Totebag tailer berdinzalea / EHIren estrategia digitala…
LH3ko ikasleek Vital Fundazioak sustatutako Cosmium ekimenean parte hartu dute.
Iaz abiatutako "Familiak eragile hizkuntzen erabileran" dinamikari  segida emateko webinar saioa burutuko du Ikastolen Elkarteak datorren azaroaren 17an, asteartea, 18:00etatik 19:00etara.