PALESTINAR HAURRAK OMENTZEKO OLIBONDOA LANDATU DUGU IKASTOLAKO LORATEGIAN
Ikastolako pagotik abiatuta, Haur Hezkuntzako ikasleek eskutik eskura emandako indarraz haziko den olibondoa landatu dugu lorategian, Palestinako haurrak betiko gogoan izan ditzagun.
OROKORRA
ZATOZ LARUNBATEAN IKASTOLAKO JAIA OSPATZERA!
9:30etik aurrera ekintza andana izango dugu: kirolak, musika eta dantza emanaldiak, Batxilergoko ikasleen agurra, haur jolasak, bazkaria, ikaSahara taldearen ekimenak, Araba Euskaraz kanpainako saltokia...
LAGUNDU NAHI?
Jai giroan denok murgildu gaitezen, guztion parte hartzea beharrezkoa dugu. Animatu txanda bat egiten!
2026KO OHIKO BATZAR OROKORRA
Ekainaren 10ean, asteazkena, Laudio Ikastolako Ohiko Batzar Orokorra burutuko dugu 18:00etan Areto Nagusian.
IKASTOLAKO LANGILEEN ASANBLADAK BAT EGIN DU MAIATZAREN 21ERAKO LANUZTE DEIALDIAREKIN
Maiatzaren 21ean, osteguna, Ikastolako jarduera eten egingo da 9:00etatik 10:00etara.
2026/27RAKO ESKOLA EGUTEGIA
Eskola Kontseiluak datorren ikasturteko eskola egutegia erabakiko du maiatzaren 27an. Familiek egutegi proposamenerako ekarpenak egiteko aukera izango dute maiatzaren 22ra arte ondorengo galdetegia baliatuta.
IKASTOLAKO BARNE BEKAK
2025/26 ikasturterako Ikastolako barne beka programarako eskabideak aurkezteko epea zabalik dugu maiatzaren 26ra arte.
ARRATSALDEKO ZERBITZU OSAGARRIA EKAINAREN 5ETIK 19RA
Jardun jarraia hastearekin batera, ekainaren 5etik 19ra, Haur Hezkuntzako 3 urtetik Lehen Hezkuntako 6. mailara bitarteko ikasleen familiek Zerbitzu osagarria erabili ahal izango dute 14:45etik 16:30era.
POSTRERAKO FRUTA ESKAINTZA ERROTUZ DOA IKASLEEN ARTEAN
Emaitzak agerikoak dira kurtsorik kurtso. Gure txikiek fruta gero eta gehiago jateari eman diote, bai kantitatez eta baita aniztasunez ere, frogatu eta askotan errepikatu egiten dutelarik.
ESKOLAZ KANPOKO EKINTZAK
ZUHATZAKO UDALEKUA PRESTATZEKO BILERA
Ekainaren 10ean, asteazkena, Zuhatzako udalekura joango diren ikasleen gurasoentzako bilera burutuko dugu 17:00etan Areto Nagusian.
Bestalde, menu edo dieta berezia behar izatekotan, mediku txostena maiatzaren 24a baino lehen helaraztea eskatzen da. Aurten lehendabizikoz parte hartuko dutenek osakidetzako txartela entregatu edo bidali behar dute (eke@laudioikastola.eus).
DANTZA TALDEAREN EMANALDIRAKO ARGIBIDEAK
Larunbatean, hilak 23, Dantza Taldeak emanaldia eskainiko du Ikastolako jaian 13:00etan. Ekitaldia prestatzeko, partaide guztiak 12:30an 4-5 urtekoen jantokian, dantzari arropa eta buruko zapia jantzita etortzea eskatzen dugu.
ARABA EUSKARAZ JAIAN LAGUNTZEKO TXANDAK PREST!
Ekainaren 14an Amurrion ospatuko dugun Arabako ikastolon jaian laguntzeko galdetegia zabalik dugu dagoeneko. Txosnak, sarrera, trafiko... ez utzi azken egunerako eta izena eman!
Taupadak berpiztu!
LAUDIO TXIKI
MATERIAL ESKAERA
2 urteko haurren familiei paper eta kartoiekin gelan burutuko duten tailerrerako materiala ekartzea eskatzen diegu; kartoizko kutxa handiak eta tutuak zehazki. Zalantzarik izanez gero tutoreei galdetu. Eskerrik asko!
HAUR HEZKUNTZA
IKASTURTE AMAIERAKO TXANGOA
Maiatzaren 22an 3, 4 eta 5 urteko ikasleak Ullibarri-Ganboa urtegian dagoen Garaio parkera joango dira ikasturte amaierako txangoan.
ETAPA AMAIERAKO BILERA
Maiatzaren 27an, asteazkena, Ikasturte honetan Haur Hezkuntza etapa amaituko duten 5 urteko ikasleen familien bilera burutuko dugu 17:00etan HHko 2. zikloko eraikinean.
LEHEN HEZKUNTZA
IKASTURTE AMAIERAKO TXANGOAK
LH1-2 MAIATZAREN 29AN SUKARRIETARA
Irteera eta itzulera Ikastolatik, ohiko ordutegian
LH3-4 MAIATZAREN 29AN GORLIZERA
Irteera 09:15ean institututik eta itzulera 16:15ean institutura
LH5-6 MAIATZAREN 28AN BUSTURIA-MUNDAKARA
Irteera eta itzulera Ikastolatik; ohiko ordutegian
ERAMAN BEHARREKOAK
ARROPA: bainujantzia, eskuohiala, txankletak, aldatzeko arropa eta txubaskeroa eta aterkia (eguraldiaren arabera)
OSAGARRIAK: plastikozko poltsa bat, eguzkitarako krema eta nahi izanez gero jolasteko gauza bakar bat (motxilan sartzen dena: ontzi bat, kartak...)
JANARIA: ura, hamaiketakoa eta bazkaria
DBH
BATXILERGOA