Skip to main content

Ikastolako langileen Asanbladak bat egin du maiatzaren 21erako deitutako ordubeteko lanuztearekin

Irudia
M21 lanuztea

Laudio Ikastolako langileek bat egin dute LAB sindikatuak “Hezkuntza Saila, akordio laborala bete!” lemapean maiatzaren 21erako deitutako ordubeteko lanuzte deialdiarekin. 


Langileen Batzordeak honela azaldu du deialdiaren xedea: “Hezkuntza Sailak Lab sindikatuarekin 2023ko ekainean izenpetutako akordio laboralak EAEko Ikastoletako langile guztien soldatak 2027rako sare publikokoekin erabat parekatzea aurreikusten zuen, baina 2025 geroztik egin diren soldata altxaketek kanpoan utzi dituzte hainbat kategoria, besteak beste, Haur Hezkuntzako 1. zikloko hezitzaileak eta administrazio, jangela, garbiketa, mantenimendu eta garraioko langileak, soldata arrakala areagotuz. Horrez gain, akordioak aurreikusten zuen Ikastoletako langileen lan baldintzen homogalogaziorako azterketa ere, abiatu gabe dago”.


MAIATZAREN 21EKO FUNTZIONAMENDUA


Langileen ordubeteko lanuztea 09:00etatik 10:00etara gauzatuko da etapa eta zerbitzu guztietan. Tarte horretan elkarretaratzea burutuko da 09:15etik 09:45era Laudioko Herriko Plazan.


Egun horretan, 9:00ak baino lehen hasten diren zerbitzu eta jarduera akademikoek ohiko ordutegia izaten jarraituko dute: Batxilergo etapa, zerbitzu goiztiarra, Laudio Txiki, garraioa, garbiketa, jantokia eta idazkaritza.


9:00etan hasten den Haur Hezkuntza, Lehen Hezkuntza eta DBH etapatako jarduera akademikoa berriz, ez da 10:00ak arte hasiko eta familientzako gomendioa da ikasleen sarrera ordu horretara atzeratzea. Edozein kasutan ere, zaintza zerbitzua bermatuta egongo da 9:00etan Ikastolara hurbildutako ikasle guztientzat.


Ugaotik datorren autobuseko erabiltzaileei goiz horretan zerbitzua erabiliko duten idazkaritzan baieztatzea eskatzen zaie: 946726737 telefonora deituz edo laudio@ikastola.eus posta elektronikora idatziz.

 

Azken albisteak

Aurreko ostegunean, maiatzak 7, LH3ko ikasleak Muskizeko EL POBAL burdinolara joan ziren.
Eraiki dezagun gure seme-alaben aisialdia elkarrekin!
 Laudio Ikastolak Bigarren Hezkuntzako gaztelania irakaslea behar du.
Bigarren Hezkuntzako maila guztietan lehen sorospenen inguruko formakuntza jaso dute ikasleek. Izan ere egoera horien aurrean nola jokatu ikasteak bizitza bat salbatzeko gaitasuna handitzen du.