Skip to main content

JANTOKIA: Postrerako fruta eskaintza errotuz doa ikasleen artean

Irudia
Jantoki portada fruta

Eskola jantokietako menuetarako araudiek aste osoan zehar fruta eskaintzea lehenesten dute, esnekiak astean behin baino ez txertatzeko aukera emanez.

Laudio Ikastolan irizpide hori jorratzen ari gara pasa den ikasturtetik hona eta  familiei kontatu nahi dizuegu emaitzak agerikoak direla kurtsorik kurtso. Gure txikiek fruta gero eta gehiago jateari eman diote, bai kantitatez eta baita aniztasunez ere, frogatu eta askotan errepikatu egiten dutelarik.
Hain elikagai garrantzitsua izanik, jangelan eraldaketarekin hasi ginenetik nabarien finkatu den ohitura osasuntsua izateak bidea erakusten digu eta zuekin konpartitu nahi dugu.

Asteroko esnekiaren kasuan, gehienetan jogurta izaten da eta, nahiz eta astero zapore desberdinen bat eskaintzen dugun, etapa guztietan beti azukre gabeko jogurt naturala bermatzen da aukera bezala, txikienei zein eman gurasoen esku uzten dugularik.
 

Azken albisteak

Irudia
Urriaren 7an, LH2ko ikasleek Laudioko Udal liburutegira egin zuten txangoa. Lucia eta Martarekin egon ziren liburutegiko antolaketa eta nondik norakoak ezagutzen.
Jantokiko sukaldari taldeak Ikastolan eskaintzen dugun menua egokitzeko prozesuaren lehen balorapena burutu berri du.
Aurtengo bidaiaren 3 helburuak zehaztuta, material eta diru bilketa abiatu ditu.