OROKORRA
Euskal Herriko Ikastolen HIZPROren, Hizkuntz Proiektuaren ekimenez, Laudio Ikastolan bat egingo dugu familiak eleaniztasunean laguntzeko egitasmoarekin.
Horretarako, familiei Laudio Ikastolan bertan HIZPRO dinamikan ari diren irakasleekin elkarlanean aritzeko proposamena egiten diegu, hizkuntzen erabileran euskararen aldeko eragile bilakatu daitezen; hau da, Laudio Ikastolako familiak euskararekiko jarrera pro-aktiborako trebatu eta ahalduntzeko dinamika sor dezagun.
Ekimenak soziolinguistika eta atxikimendua ardatz izango dituzten bi prestakuntza saio eskainiko ditu eta trebakuntza saio bakoitzaren ostean Laudio Ikastolan izan dezakeen lurreratzea aztergai izango duen saioa ere deituko da.
ARATUSTE KALEJIRARAKO ARGIBIDEAK
Ostiralean, hilak 13, Aratuste kalejira ospatuko dugu Ikastolan.
15:45ean etapa guztietako ikasleak Herriko plazarako bidean abiatuko dira Lamuza plaza, Zumalakarregi etorbidea eta Araba eta Batzalarrin kaleak zeharkatuz.
Herriko plazara heldutakoan, ikasleentzako gune bat izango dugu, hesiz inguratuta. Berton LHko ikasleek mozorro bakoitza antzezteko dantzak eskainiko dituzte mailaka. Ikuskizuna behar bezala garatu dezagun, familia eta gainerako ikusleak seinaleztatutako tokian egon beharko dira, hesia errespetatuz.
16:30ak aldera, ikuskizuna amaitu ondoren, ikasle bakoitza bere familiarekin elkartuko da eta jarraian txokolate jana, haur jolas eta tailerrak, dantzaldia eta Pakita Penas DJaren emanaldiarekin amaiera emango diogu ekimenari.
IkaSahara taldeak txosna antolatuko du talo eta edariekin.
*Laudio Txiki eta Haur Hezkuntzako familientzako argibideak beraien atalean irakurri
** Gogoan izan Ikastolan utzitako arropa eta abarrekoak asteartera arte ezin izango direla jaso; astelenean Ikastolan jaia dugu.
EURIA EGINEZ GERO
Eguraldiak Herriko plazara jeistea ahalbidetuko ez balu, programa osoa Ikastolan bertan garatuko da:
15:45ean Lehen Hezkuntzak eta DBHk, Bigarren Hezkuntzako kiroldegian eskainiko dute dantza ikuskizuna
15:45ean Laudio Txikiko haur eta familiek kalejira egingo dute Haur Hezkuntzako jolastokian
16:00etan Haur Hezkuntzako ikasleek kalejira egingo dute beraien jolastokian, gelara bueltatu eta ohiko ordutegian ateraz.
16:30etik aurrera, ikasle bakoitza bere familiarekin elkartu ondoren, programako gainerako ekitaldiak burutuko dira BHko kiroldegian eta LHko jolastokian: txokolate jana, haur jolas eta tailerrak, dantzaldia eta Pakita Penas DJaren emanaldia.
17AN MOZORRO LIBREA
Ohi bezala, aratusteko asteartean, hilak 17, ikasle guztiek Ikastolara mozorro librea jantzita etortzeko aukera izango dute.
Primeran pasatuko dugu!
WEB ORRIALDEKO FAMILIEN ATALA BERRITU DUGU
Ikastolaren web atariko familiak atalak, beraientzat interesgarria den eguneroko informazioa biltzen du: jatokiko menuak, egutegiak, albiste eta zirkularrak...
TREBATU GURA(SO)
Infogunean ere atal berria sortu dugu gurasoei zuzendutako dinamika eta informazioa berton bilduz.
AGATE DEUNA BEZPERAKO KALEJIRAK IRUDIETAN
Ikastolako komunitatea goiz eta arratsaldez kopla kantari aritu zen Agate Deuna bezperan herrian zehar. Irudi eta bideoak hemen:
LHKO 3. ETA 4. MAILAKOEK POTX ETA LOTX SAIORAKO GRABAKETA BURUTU DUTE
Aiaraldeko Euskalgintzaren Kontseiluak bere albiste buletina argitaratu berri du.
ESKOLAZ KANPOKO EKINTZAK
Ikastolen Elkarteko Zirimola ekimenak 2026ko udarako aisialdi eskaintza aurkeztu berri du.
Izen ematea martxoaren 4tik maiatzaren 14ra burutuko da beraien web orrialderan bidez: https://zirimola.eus/eu
IRAKURRI HEMEN ESKUORRIA ESKURATU
BEKA DEIALDIA
Aurtengo aisialdi eskaintzarako beka deialdia prestatu du Zirimolak. Baldintza nagusiak Euskal Herrian erroldatuta egotea eta familiaren 2024ko errenta mailak ezarritako mugak ez gainditzea izango dira.
Eskaerak egiteko epea otsailaren 15ean amaituko da. Eskatzaileek ondorengo dokumentazioa igo beharko dute eskaerarekin batera: familiakoen jaiotza (familia liburua bestela) eta errolda agiriak, NAN/AIZ edo pasaportearen kopia, 2024ko errenta aitorpenaren kopia eta beraien egoera argitzeko beharrezko agiriak.
DEIALDIA IRAKURRI ESKAERA EGIN
IKASTOLAREN UDAKO ESKAINTZA
Laudio Ikastolako EKE batzordea ere lanean ari da, lantzen ari den eskaintzaren aurrerapena hemen ikusgai:
UDABERRILEKUETARAKO IZEN EMATEA ZABALIK
Martxoaren 30etik apirilaren 1era, LH6tik DBH4 bitarteko ikasleentzako Udaberrilekua burutuko dugu Gorbeian.
Izen ematea otsailaren 27ra arte izango dugu zabalik.
LAUDIO TXIKI
MOZORRO TAILERRA
Oso langile ibili ziren gurasoak jo ta ke euren txikitxuentzat mounstro arrosaren mozorroa egiten, talde lana eta beraien arteko harremana oso giro polita sortu zuen, pozik eta gustora egon ginen. Mila esker hurbildu zineten guztioi.
ARATUSTE KALEJIRARAKO OHARRAK
Ikastolan kalejiran parte hartuko dutenak:
jantokian eta arratsaldez geratzen direnak mozorroa poltsa batean ekarri beharko dute goizean.
Gurasoek sarreretan 15:00etan puntualki jaso beharko dituzte. Bai sehaska- katuka bai bi urte.
Etxetik datozenak 15:15ean egon behar dira Ikastolan, jantzita, gurasoekin desfilean parte hartzeko.
Kanpoko kokapena desfilea hasi aurretik: Laudio Txikiko jolastoki barrruan edo ikastolako hesitik kanpo, kalejiraa hasi arte.
Haur hezkuntzako jolastokia (3-4-5 urtekoa) guztiz libre geratu behar da.
Gogoan izan haurrek ostiral arratsaldez gelan utzitako arropak astearterarte arte Ikastolan geratuko direla. Ostiral horretan motxilak ez ditugu etxera bidaliko.
EURIA EGINEZ GERO
15:30ean jolastokian elkartuko gara gure kalejira 15:45ean egiteko
HAUR HEZKUNTZA
ARATUSTE KALEJIRARAKO OHARRAK
Gogoan izan etxean bazkaltzera doazen ikasleak mozorroa jantzita etorri beharko direla arratsaldean.
Ikastolan utzitako arropa eta abarrekoak asteartera arte ezin izango dira jaso.
LEHEN HEZKUNTZA
LH2KOEN TXANGOA OROZKORA
Otsailaren 20an LH2ko ikasleak Orozko Iza okindegia ezagutzeko txangoa burutuko dute.
LH5EKOEN TXANGOA URKIOLAKO PARKE NATURALERA
Otsailaren 19an LH5eko ikasleak Urkiolako parke naturalera joango dira egun osoko txangoan.
DBH