MATRIKULA ZABALIK
Otsailaren 2tik 13ra, 2026/27 ikasturterako matrikula zabalik izango dugu, 2024 urtera arte jaiotakoentzat; hau da, 2026/27 ikasturtean Haur Hezkuntzako 2 urtetik DBH4 bitarteko mailaren batean Ikastolan matrikulatu nahi duten ikasleen familientzat. Ikastolan jadanik maila horietan, 2 urtetik DBH4ra, matrikulatuta dauden ikasleen familiek ez dute tramiterik burutu behar.
OROKORRA
IKASTOLAKO KANTU KALEJIRA
Otsailaren 4an, Agate Deuna bezpera, Ikastolako familia eta ikasleon kantu kalejira burutuko dugu 17:30etik 18:30era. Lamuza plazatik abiatuko gara eta Herriko plazan amaituko dugu partaide guztion artean osatuko dugun askari gozoarekin (bizkotxoak, patata tortillak... izena ematean zehaztu zer ekarriko duzun).
Antolakuntzan laguntzeko prest? Izena ematean ere adierazi.
Oles oles lurra esnatu zaitez!
AGATE DEUNA BEZPERAKO PROGRAMA
Bihar, otsailak 4, 11:30ean, Ikastolako etapa ezberdinetako ikasleak bilduko ditugu Herriko plazan Agate Deuna bezperako koplak abesteko. Goiz horretan zehar, talde ezberdinetan banatuta, herriko kaleetatik arituko dira kantari:
HAUR HEZKUNTZA 2-3 URTE
Goiz partean 2 eta 3 urteko haurrek kantu kalejira egingo dute Ikastolako espazioetan
2 URTE: Irteera orduetan, 12:15ean, 13:00etan eta 14:45ean 2 urteko haurrek beraien familientzako kantaldia eskainiko dute Laudio Txikiko sarreran.
HAUR HEZKUNTZA 4-5 URTE
10:30ean herrirantz abiatuko dira Ikastolatik. Motxotekaleko plazatxoan (iturrian), Ardantzazarrekoan (Leize taberna) eta Laumuza plazan arituko dira kantari Herriko plazara heldu bitartean.
LH1-2
10:15ean herrirantz abiatuko dira eta erdiguneko hainbat plazatan eskainiko dituzte koplak, Alberto Acero eta tren geltokian kasu, Herriko plazara iritsi bitartean.
LH3-4
10:15ean abiatuta, Anbulatorioainoko joan-etorria egingo dute tartean Ostegieta plazan eta Solozelai kalean (BM aurrean) ere kantatuz.
LH5-6
10:15ean Ugarterako bidea egingo dute bertoko plazan, Butroe kaleko parkean eta granjabideko plazatxoan (Laudio Txiki zaharra) ere abestuz.
BIGARREN HEZKUNTZA
Haur Hezkuntzako ikasleei harrera egin ondoren Nagusien egoitzara joko dute berton emanaldia eskaintzeko.
BASERRITARREZ JANTZITA ETORRI!*
*2 urteko haurrek zapia, gainerako mailatakoek jantzi osoa
OTSAILAREN 13AN, ARATUSTE DESFILEA
Otsailaren 13an Ikastolako aratuste desfilea ospatuko dugu arratsalde partean. Eguraldiak lagunduz gero, 15:45 aldera etapa guztietako ikasleek Herriko plazarainoko ibilbidea osatuko dute eta jarraian, txokolate jana, dantzaldia, jolasak,DJ emanaldia eta ikaSahara proiektuko ikasleen elkartasun txosna izango ditugu.
Euria eginez gero berriz, ospakizuna Ikastolako kiroldegian egingo da.
Hasi mozorroak prestatzen!
IKASLE BAT, KILO BAT:
OTSAILAK 5 EKARPENAK EGITEKO AZKEN EGUNA
Ostegunean, hilak 5, Euskal Herritik Saharako errefuxiatuen kanpamenduetara abiatuko den elkartasun kararabanak eramango dituen elikagai eta laguntza materialen bilketa itxiko dugu
GEHIAGO IRAKURRI
ESKOLAZ KANPOKO EKINTZAK
UDABERRILEKUETARAKO IZEN EMATEA ZABALIK
Martxoaren 30etik apirilaren 1era, LH6tik DBH4 bitarteko ikasleentzako Udaberrilekua burutuko dugu Gorbeian.
Izen ematea otsailaren 27 izango dugu zabalik.
FAMILIEN ARRETARAKO ARGIBIDEAK
Familiek Jantokiari buruzko argibideak eta informazio trukaketa bideratzeko bide nagusia bertoko posta elekronikoa da: jantokia@laudioikastola.eus. Gaiaren arabera, berton jasotako kontsulta eta iradokizunak, posta elektronikoz zein telefonoz argituko dira.
Horrez gain, argibide eskaerak era presentzialean ere bideratu daitezke Lehen Hezkuntzako jantokira hurbilduta 12:30ean (asteazkenetan 13:00etan).
EUSKAL PILOTA TOPAKETA
Araba Euskaraz´26 ekimenaren barruan, otsailaren 8an, Amurrioko Udal Pilotalekuan, Araba Euskaraz´26 Euskal Pilota Topaketa ospatuko da.
Arabako Euskal Pilota Elkarteak lagunduta eta Amurrioko pelotazale klubarekin batera, goizean zehar pilotaren disziplinetan jolasean ibiliko gara.
Jolasak bi taldetan banatuko dira; LH 4, 5 eta 6ko ikasleek 10:30etatik 11:45tara partehartuko dute eta LH 1, 2 eta 3ko ikasleek 12:15etatik 13:30tara ibiliko dira jolasean.
"Pilotalekuan ere Euskaraz" erakusketa ikusgai egongo da.
Goizen zehar Iker Larrazabal pilotaria gurekin izan da.
Izena ematea otsailaren 5a baino lehen egin beharko da edota plazak bukatu arte egongo da irekita, plazak mugatuak dira.
IZENA EMAN
LAUDIO TXIKI
OLES OLES LURRA ESNA ZAITEZ!
2 urteko haurrak kopla kantariak bilakatu dira egunotan, Etxeetan ere magia ez galtzeko hona hemen entseguen zuzeneko bat.
Nola dago lurra? Esnatuko dugu?
Lurra esnatu, lurra esnatu!
Makilak hartu eta lurra kolpatu!
Oles oles lurra esna zaitez…
OLES OLES LURRA ESNA ZAITEZ!
HAUR HEZKUNTZA
LEHEN HEZKUNTZA
DBH
HILAREN 6TIK AURRERA, OSTIRALAK FRUTA EGUNA
Iragarri bezala, Agenda 2030 taldea DBHko fruta eguna prestatzen ari da. Ostiralero ikasleen esku jarriko dira jantokian astean zehar kontsumitu ez diren fruta aleak soberakinak gutxitzeko eta elikadura ohitura osasuntsuak sustatzeko.
BATXILERGOA
KORRIKA