Skip to main content

2025/26 19 Sahararako bilketa

Irudia
SAHARA BILKETA

"IKASLE BAT KILO BAT" - SAHARARAKO BILKETA 

 

Ikastolak urteak daramatza saharar herriari modu batean edo bestean elkartasuna adierazten. Elikagai bilketak eginez, ikasleekin elkartasun bidaiak burutuz... Eta aurten, aurreko urteetan bezala, Euskal Herritik Saharara abiatzen den elkartasun karabanarako produktu bilketa baliatuz Batxilergoko 2.mailako ikasleek egindako azken bidaitik ekarritako eskaeretako batzuk erantzuteko bilketa ere egingo da.

2026an saharar errefuxiatuen kanpamentuetara bidaiatuko duen batxilergoko 1.mailako ikasle taldea arduratuko da bilketaz eta egunotan gelaz-gela  ekimenaren berri emango dute. Bilketa Ikastolako sarreran eta HHko txokoan egingo da otsailaren 5era arte.

 

LAUDIO IKASTOLAKO BILKETA

Abenduaren hasieran egindako bidaian, batxilergoko 2.mailako ikasleek Bucraa herriko azpiegitura ezberdinak bisitatu zituzten; nagusien eguneko zentroa (bertan egin baitzuten lan kooperatiboa), eskola, ospitala... . Bisita hauei esker bertako errealitatea eta beharrak hobeto ezagutzeko aukera izan zuten. Hori dela-eta, aurtengo bilketan Ikastolan bilketa propioa egitea erabaki da, ahal den neurrian bertan dauden beharrak asetzen laguntzen jarraitzeko. Baietz furgoneta bat bete!

Ondorengoa jasoko da Ikastolako sarreran:

-Eguneko zentroara bidaltzeko nagusientzako pardelak.

-Eskolarako  eskola materiala (margoak, errotulkiak, koadernoak, arkatzak, borragomak, boliak, erregelak...)

 

 

EUSKAL HERRIKO BILKETA

Urtero data hauetan egiten den bezala, aurten ere, Ikastola elikagai bilketarako gune izango da. Bilketa hau otsailaren 5era arte arte luzatuko da, horretarako Ikastolako sarreran eta Haur Hezkuntzako sarreran txoko bana prestatu da. Hauek dira batuko diren produktuak:

-Pasta

-Lekaleak

-Atun eta sardina kontserba latak

-Azukrea

-Arroza

 

MAILA

EKARPENA

LTLEKALEAK (ADIB. TXITXIRIOAK)
HH 3ARROZA
HH 4LEKALEAK  (ADIB. DILISTAK)
HH 5LEKALEAK  (ADIB. DILISTAK)
LH 1LEKALEAK (ADIB. INDABAK)
LH 2PASTA
LH 3PASTA
LH 4ARROZA
LH 5ATUN-SARDINA LATA
LH 6ATUN-SARDINA LATA
DBH 1AZUKREA
DBH 2AZUKREA
DBH 3HELDUENTZAKO PARDELAK / ESKOLA MATERIALA
DBH 4HELDUENTZAKO PARDELAK / ESKOLA MATERIALA
BATXI 1HELDUENTZAKO PARDELAK / ESKOLA MATERIALA
BATXI 2HELDUENTZAKO PARDELAK / ESKOLA MATERIALA

 

 

Azken zirkularrak

Araba Euskaraz kanta / Ikastolako jaia: zozketa eta bazkaria / Danborrada / Gure haurrak ere badira / Trafiko aholkuak / Jantokiko menua / Agenda 2030 bideo-aholkuak / Saharako zozketa / 2 urteko entsegua / LH1eko barnetegia…
Maiatzaren 23an ospatuko dugu ikasturte honetako jaia.
ENTSEGU OROKORRAOstegunean, 16:30ean entsegu orokorra egingo dugu Ikastolako sarrera nagusian.2 eta 3 urtekoak ez dira etorri behar.
0-1 Matrikula / Danborrada/ Tanta banaketa / Lan eskaintzak / Agenda 2030 bideoak / AE26 albisteak / AIEKEren boletina / Katukako familiei sorpresa / "Arro eta Doña Ines" ipuina 2 urtetan