Skip to main content

bazatozTE

Irudia
bazatozTE (1).JPG

BazatozTE; familien topagunea

Tea, topagunerako aitzakia

 

Pasa den ostiralean, urtarrilaren 30ean, Ikastolan topaketa berezi bezain aberasgarria antolatu genuen: bazatozTE. 

Deialdiak berak dioen bezala, tearen bueltan elkartzeko gonbidapena luzatu genien Aljeria, Maroko eta Saharar jatorriko gure komunitateko familiei.

Topaketaren helburu nagusiak sareak ehuntzea eta elkar ezagutzea izan ziren. Giro atseginean igaro zuten arratsaldea, euren bizipenak partekatzen, euren janari tipikoak dastatzen, etab. Ikastolakoak ez, baina Laudiokoak diren ezagunak ere gonbidatu zituzten, gure hezkuntza komunitatea oraindik are gehiago zabalduz.

Tea aitzakia hartuta, kultura ezberdinen arteko zubiak eraiki genituen, elkarbizitza eta inklusioa modu naturalean sustatuz. Eskerrik asko parte hartu zenuten guztioi gure ikastola gune anitzagoa, sendoagoa eta hurbilagoa egiten laguntzeagatik!

Bertaratutakoek topaketa egin izana eskertu zuten eta gehiagotan elkartzea ere proposatu zuten.  Zergatik ez? Ikastola handitzen eta aberasten jarraitzeko aukera paregabea izan daiteke!

 

Azken albisteak

Gau beltza / ikaSahara erronka berriak / Errigora / HIZPRO webinar saioak / Lan eskaintzak / Jantokiko menuen osaketa / Euskalgintzaren kontseilua / Katukako gurasoen bilera / Katukako etxekotzerako pautak / Zergaitik kosk…
Urriaren 7an, LH2ko ikasleek Laudioko Udal liburutegira egin zuten txangoa. Lucia eta Martarekin egon ziren liburutegiko antolaketa eta nondik norakoak ezagutzen.
Jantokiko sukaldari taldeak Ikastolan eskaintzen dugun menua egokitzeko prozesuaren lehen balorapena burutu berri du.
Aurtengo bidaiaren 3 helburuak zehaztuta, material eta diru bilketa abiatu ditu.