OROKORRA
AGATE DEUNA BEZPERAKO PROGRAMA
Otsailaren 4an, 11:30ean, Ikastolako etapa ezberdinetako ikasleak bilduko ditugu Herriko plazan Agate Deuna bezperako koplak abesteko. Goiz horretan zehar, talde ezberdinetan banatuta, herriko kaleetatik arituko dira kantari:
HAUR HEZKUNTZA 2-3 URTE
10:30ean Ikastolako espazio ezberdinetan koplak abestuko dituzte.
12:15ean 2 urteko haurrek familientzako kantaldia eskainiko dute Laudio Txikiko sarreran.
HAUR HEZKUNTZA 4-5 URTE
10:30ean herrirantz abiatuko dira Ikastolatik. Motxotekaleko plazatxoan (iturrian), Ardantzazarrekoan (Leize taberna) eta Laumuza plazan arituko dira kantari Herriko plazara heldu bitartean.
LH1-2
10:15ean herrirantz abiatuko dira eta erdiguneko hainbat plazatan eskainiko dituzte koplak, Alberto Acero eta tren geltokian kasu, Herriko plazara iritsi bitartean.
LH3-4
10:15ean abiatuta, Anbulatorioainoko joan-etorria egingo dute tartean Ostegieta plazan eta BM aurrean ere kantatuz.
LH5-6
10:15ean Ugarterako bidea egingo dute berto plazan, Butroe kaleko parkean eta granjabideko plazatxoan ere abestuz.
BIGARREN HEZKUNTZA
Haur Hezkuntzako ikasleei harrera egin ondoren Nagusien egoitzaira joko dute berton emanaldia eskaintzeko.
IKASTOLAKO KANTU KALEJIRA
Otsailaren 4an, Agate Deuna bezpera, Ikastolako familia eta ikasleon kantu kalejira burutuko dugu 17:30etik 18:30era. Lamuza plazatik abiatuko gara eta Herriko plazan amaituko dugu partaide guztion artean osatuko dugun askari gozoarekin (bizkotxoak, patata tortillak... izena ematean zehaztu zer ekarriko duzun).
Antolakuntzan laguntzeko prest? Izena ematean ere adierazi.
Oles oles lurra esnatu zaitez!.
IZENA EMAN
LEYRE CANOREN HITZALDIAREN LABURPENA
Hilaren 15ean Leyre Canok eskainitako hitzaldiaren kronika irakurgai dugu albiste atalean.
Eskerrik asko hurbildutako guztioi!
IRAKURRI HEMEN
ARABA EUSKARAZ SALTOKIA SAN BLAS AZOKAN
Larunbatean, hilak 31, Araba Euskaraz kanpainako material saltokia izango dugu Laudioko San Blas azokan.
Taupadak berriztu!
EUSKAL PILOTA TOPAKETA
Araba Euskaraz´26 ekimenaren barruan, otsailaren 8an, Amurrioko Udal Pilotalekuan, Araba Euskaraz´26 Euskal Pilota Topaketa ospatuko da.
Arabako Euskal Pilota Elkarteak lagunduta eta Amurrioko pelotazale klubarekin batera, goizean zehar pilotaren disziplinetan jolasean ibiliko gara.
Jolasak bi taldetan banatuko dira; LH 4, 5 eta 6ko ikasleek 10:30etatik 11:45tara partehartuko dute eta LH 1, 2 eta 3ko ikasleek 12:15etatik 13:30tara ibiliko dira jolasean.
"Pilotalekuan ere Euskaraz" erakusketa ikusgai egongo da.
Goizen zehar Iker Larrazabal pilotaria gurekin izan da.
Izena ematea otsailaren 5a baino lehen egin beharko da edota plazak bukatu arte egongo da irekita, plazak mugatuak dira.
JANTOKIKO MENUA
Jangelako lantaldeak otsaileko menua prestatu du. Web guneko infogunea atalean ikusgai dago.
IKUSI HEMEN

ESKOLAZ KANPOKO EKINTZAK
XXIX. ESKOLA KROSERAKO IZEN EMATEA ZABALIK
Otsailaren 1ean, igandea, XXIX. Eskola krosa ospatuko du Laudio Atletismo Taldeak 11:30etik aurrera Eiakurin.
Ikastolako neska-mutilak gonbidatu nahi ditugu espresuki kirola eta giro euskalduna uztartzen dituen ekimen honetan parte har dezaten.
LAUDIO TXIKI
EGUN BEREZIAK
HAURTZAINDEGI EGUNEN ANTOLAKETA
Ikastolako gainerako etapek jai izango duten egunetan (neguko eta udaberriko eta udako oporretan adibidez), Laudio Txikiko haurrek Ikastolara etortzeko izango duten egutegi eta ordutegia ezagutu beharra dugu.
Horretarako, 0, 1 eta 2 urteko haurren familiei ondorengo galdetegia betetzea eskatzen dizuegu; neguko oporretan, eta ahal dela ikasturteko gainerako haurtzaindegi egunetan, Ikastolara etorriko zareten egunak eta erabiliko duzuen ordutegia zehaztuz.
Mesedez, otsailaren 9a baino lehen erantzun:
ARGIBIDEAK
AGATE DEUNA OLERKIA
Amalurrari kilimak egiteko prest? Hemen lantzen ari garen olerkia:
ZELAN DAUDE ZUHAITZAK? LO
ZELAN DAUDE LOREAK ? LO
ZELAN DAGO LURRA ? LO
ESNATUKO DUGU LURRA? BAIIII
(HURRENGOKO GUZTIA MAKILAREKIN LURREAN JOTZEN DUGUN BITARTEAN).
LURRA ESNATU, LURRA ESNATU!
ARATUSTEAK: MOZORRO TAILERRA
Mozorroa prestatzeko tailerra burutuko dugu otsailaren 5ean, osteguna 15:00etatik 17:00etara. Ahal dela, umerik gabe etorri.
HAUR HEZKUNTZA
LEHEN HEZKUNTZA
LH6KO GURASOEN BILERA
Ostegunean, hilak 29, ikasleen DBH etaparako sarbidea lantzeko bilera burutuko dugu 17:00etan Areto Nagusian.
DERRIGORREZKO BIGARREN HEZKUNTZA
FRUTA EGUNA
Agenda 2030 taldea DBHko fruta eguna prestatzen ari da. Aurki, otsailaren 6an, ikasleen esku jarriko da jantokian astean zehar kontsumitu ez diren fruta aleak soberakinak gutxitzeko eta elikadura ohitura osasuntsuak sustatzeko.
BATXILERGOA
EHUKO ATE IREKIAK
EHUk Donostian, Gasteizen eta Bilbon burutuko dituen ate ireki jardunaldien datak argitaratu ditu:
KORRIKA
AEK-K ETA IKASTOLEN ELKARTEAK KORRIKARAKO UNITATE DIDAKTIKOA ARGITARATU DUTE
IRAKURRI HEMEN
KORRIKA MATERIALA LARUNBATEKO SAN BLAS AZOKAN SALGAI!
Ez galdu aukera!