Skip to main content

2025/26 20 XXIX.Eskola krosa

Irudia
eskola krosa.jpg

LAUDIO ATLETISMO TALDEA: XXIX. ESKOLA KROSA

Otsailaren 1ean, igandea, XXIX. Eskola krosa ospatuko du Laudio Atletismo Taldeak 11:30etik aurrera Eiakurin.

Ikastolako neska-mutilak gonbidatu nahi ditugu espresuki kirola eta giro euskalduna uztartzen dituen ekimen honetan parte har dezaten.

Aurtengo kategoriek 2012tik aurrera jaiotakoak hartuko dituzte barnean: infantilak 2012-2013; alebinak 2014-2015 eta benjaminak 2016-2017.

Betiko moduan gaztetxoenek,  aurten 2018tik aurrera jaiotakoek,  adin guztientzako proban parte hartzeko aukera izango dute 12:50ean.

Jarduera honetan parte hartu nahi dutenek ondorengo galdetegia bete beharko dute urtarrilaren 31ako 00:00ak baino lehen clubatletismolaudio@gmail.com posta elektronikora izena, abizenak eta jaiotze-data bidalita. Bestela, probak hasi baino ordu erdi lehenago izena aurrez-aurre emateko aukera egongo da.

Parte-hartzaile guztiek antolakuntzak esleitzen dien dortsala eraman beharko dute. Dortsala antolakuntzak banatuko du. 

Proban parte hartzeak esan nahi du, halaber, antolakuntzak ekitaldiaren argazkiak egiteko baimena eman behar duela, eta bere webgunean kirol-helburuetarako zabaldu behar direla.

 

Azken zirkularrak

26-27 ikasturterako argibideak / IkaSahara / Zuhatzako udalekuaren kronika / Ikasturteko argazki biludumak 0 urtetik LH6ra / LH4koen warming english ikastaroa / DBH3koen ekimena Hodeilargi elkartearen alde / Euskarak USaP…
Lehenengo egunean, irailaren 8an, LH1eko ikasleak esplanadako iturrian HHko tutoreekin elkartuko dira eta elkarrekin LHko tutoreak ezagutuko ditugu.
3, 4 eta 5 urteko geletan arituko diren familientzako argibideak.
Zerbitzu goiztiarra eta osagarriari buruzko informazioa.