Skip to main content

Nola izan bidelagun haurren haserrealdietan?

Irudia
hitzaldia

Nola izan bidelagun haurren haserrealdietan?

 

Leyre Cano psikopedagogoaren eskutik hitzaldi praktikoa jasotzeko aukera izan genuen pasa den urtarrilaren 15ean.

 

Haserrealdiak edo kasketak egon, egon behar dira. Adina edozein izanda ere, denok dugu haserretzeko eskubidea. Hori bai, adinaren arabera haserre hori adierazteko modua ezberdina izango da. Bi- hiru urteko umeen kasuan, adibidez, nortasun edo identitate eraikuntzan dauden horretan (ama edo gurasoengandik banatu behar izatea Ikastolan hasi delako) kasketa baten puntu gorenean oihuka has daitezke, edo lurrera bota, edo jotzen has daitezke. Adinean gora erreakzioak bestelakoak izango lirateke.

 

Kasketak ez dira ekidin behar, sostengatu beharreko uneak dira. Aipatu berri dugun bezala, adinaren arabera teknika edo estrategia ezberdinekin kudeatu beharrekoak; kanta edo jolasaren bidez, denboraren erlojua erabiliz, momentu konfliktiboak (pardela erantsi, pijama kendu…) azken unerako utzi beharrean hasieran eginez, haserrealdia baretzeko kuxina bat baliatuz, egunkari bat txikituz etab. Baina kontuan hartu behar da, haserrealdia askatu edo ateratzea ezinbestekoa dela, bestela tristuran bilakatzeko arriskua dago.  

 

Haserrealdiak fase ezberdinak izan ditzake; punturik gorena, sumendia, frustazioa eta tarteko egoera guztiak. Beharretik sortzen diren kasketak izaten dira, emozio ezberdinak eragiten dituztenak.

 

HIRU SASKIEN TEKNIKA

 

Parte hartzaileek egindako galderak baliatuta eta kasu praktiko errealetan oinarrituta, aholku eta gomendio ezberdinak eman zituen Leyre Canok. Izan ere, oso saio praktikoa eta erabilgarria izan zen. Tinkotasunean jarri zuen indarra, mugak jarri, jarri egin behar dira, eta bidelagun izan behar dugu, permisibitatean erori gabe. Bestalde, hiru saskien teknika esanguratsua aipatu zuen: gauza negoziagarrien saskia, negoziagarriak ez diren gauzen saskia eta haurrek autonomiaz egin ditzateken gauzen saskia.  

 

Bukatzeko aipatzea aditu, liburu edo ipuin ezberdinak gomendatu zituela:

-Amaya de Miguelen “Relájate y educa” liburua.

-Sumendi bat daukat ipuina 

 

Argi dago kasketak kudeatzea ez dela erraza, ez baitago formula magikorik. Baina bertaratutakoek holango hitzaldiak edo saioak antolatzea eskertu zuten, egoerak partekatu eta baliabideak eskuratzeko oso aberasgarriak baitira.

 

Eskerrik asko, Leyre eta bertaratutako guztiei!

Azken albisteak

Urtarrilaren 24an, larunbata, datorren ikasturtean, 2026/27an,  Haur Hezkuntzan 2 urtetik aurrerako mailatan hasiko diren familia berriei zuzendutako ate irekiak burutuko ditugu.
LH6.mailako ikasleak Mitoen munduan murgildu izan dira Lengua Castellanako  1. unitatean.Euskal Herriko eta beste herrialde batzuetako mitologiako pertsonaiak landu dituzte.
Laudio Ikastolak “Nola izan bidelagun haurren haserrealdietan” hitzaldia eskainiko du urtarrilaren 15ean, osteguna, 17:30ean, Kultura Etxeko Arraño gelan, Leyre Canoren eskutik.
Laudio Ikastolak Bigarren Hezkuntzako ingelesa eta frantsesa ikasgaietarako irakaslea behar du.