BIHAR, ABENDUAK 3,
EUSKARAREN NAZIOARTEKO EGUNEAN, JANTZI KAMISETA ETA ZAPI KOADRODUNA!
Bihar, abenduak 3, Euskararen Nazioarteko Eguna ospatuko dugu euskaldun guztiok. Ikastolan egun zirraragarria igaroko dugu abesten, jolasten eta euskaraz bizitzen. Ez ahaztu zapi koadroduna eta lelo euskaltzaledun kamiseta janztea!
OROKORRA
GARBIKETA ETA JANTOKI HEZITZAILEEN ORDEZKAPENETARAKO LAN POLTSA
Ikastolak ikasturtean zehar langileen plantillan suertatzen diren ordezkapenetarako lan poltsa zabalik dauka bere web orrian.
Garbiketa eta jantoki hezitzaileen ordezkapenetarako zerrendak berritzeko beharra sortu da. Interesdunek ahozko euskara maila nahikoa bermatu beharko dute. Ahal dela euskara titulazioa eta elikagaien manipulatzaile agiria izan beharko dute.
IKASTOLAKO 2026KO EGUTEGIA SALGAI
Urtero bezala, Ikastolako ikasleen argazkiez atondutako 2026 urterako egutegia kaleratuko dugu azken urteotako prezioan, 10 euro.
Eskaerak abenduaren 3ra arte burutu ahal izango dira ondorengo galdetegian eta banaketa abenduaren 17tik aurrera bideratuko dugu.
ABENDUAREN 6AN DURANGOKO AZOKARA JOATEKO AUTOBUSA
Laudio Udalak abenduaren 6an Durangoko Azokara joateko autobusa antolatu du. Izen ematea abenduaren 4ra arte zabalik izango dute, goizeko ordutegian, Udal Euskara Zerbitzuan. Bidaiaren prezioa 10 eurokoa da adin guztietarako. Irteera 9:30ean Laudio Institutu aurrean eta itzulera 13:30ean Durangotik.
Informazio gehiago 94 403 48 92 / 651 703 133 telefonoetan eta euskara@laudio.eus posta elektronikoan
929 ZENBAKIAK ESKURATU DU PALESTINAREN ALDEKO ZOZKETAKO SASKIA
DBH2ko ikasleek Palestinaren aldeko diru bilketarako ekintzak burutzen jarraitzen dute. UNRWAko ordezkari bat, diru bilketaren emaitza jasoko duen erakundea, bisitan etorri da Ikastolara Palestinako egoera ikasleei azaltzera.
ESKOLAZ KANPOKO EKINTZAK
NEGULEKUETARAKO IZEN EMATEA ZABALIK
EKE Batzordeak 3 eguneko aisialdi programa prestatu du aurtengo neguko oporretarako, abenduaren 29tik 31ra, urte zaharra agurtzeko eta berriari kaixo esateko.
Izen ematea abenduaren 9an itxiko da.
OTSAILEAN ESKI EGONALDIAN PARTE HARTZEKO AURRETIKO IZEN EMATEA
Laudio Ikastolak eski egonaldia antolatuko du Aretten otsailaren 21 eta 22 bitartean Ikastolen Elkarteko Zirimola Aisialdi Taldearekin elkarlanean, DBH1etik aurrerako ikasleentzat.
LAUDIO TXIKI
HAUR HEZKUNTZA
LEHEN HEZKUNTZA
LH5EKOAK KOBLAKARI
Aiaraldeko bideo-kopla txapelketan lehiatu berri dira bertsolaritzan aritzen diren 5. mailako ikasleak.
DBH
1. ETA 3. MAILAKO IKASLEEK DURANGOKO AZOKAKO PORTADA! ERRONKAN PARTE HARTU DUTE
Euskarazko liburu eta disken portadak birsortu dituzte gorputz atalak edota eguneroko objektuak erabilita.
Sekulako sormen lanak burutu dituzte, benetan ikusgarriak.
DBH1EKO GURASOEN BILERA
Abenduaren 3an, asteazkena, 17:00etan, Areto Nagusian
BATXILERGOA
SAHARARAKO ELKARTASUN BIDAIA MARTXAN
Ostiralean abiatu zen Batxilergoko 2. mailako ikasleez osatutako taldea Saharara, Tindufeko errefuxiatuen kanpamentuetara, elkartasun bidaian.
Bizipenaz gozatu!