Skip to main content

DBH2ko ikasleek Palestinaren aldeko zozketa egin dute

Irudia
DBH2 AZOKAN PALESTINA

DBHko 2. mailako ikasleok, proiektu komunitarioko arloan, Palestinari laguntzeko diru bilketa gauzatzen gabiltza. Horretarako, hainbat ekintza bideratu ditugu, hala nola, txapen, gometxen eta zozketa baterako boletoen salmenta.

Saskiko boletoen zozketa atzo gauzatu genuen eta saridun zenbakia honako hau da: 929.

Zure boletoak begiratu eta zenbaki sariduna baduzu Ikastolara etor zaitezke jasotzera, abenduak 5 (ostirala) arte. Saskiaren jabea ostirala baino lehen agertuko ez balitz, ordezko zenbaki sariduna 304 izango da.

Bestalde esan, txapen, gometxen eta bingorako boletoen salmentarekin jarraituko dugula.

 

UNRWAko ordezkari bat Ikastolan

Lortutako diru guztia, UNRWA agentziari (Palestinako errefuxiatuak laguntzen ari den Nazio Batuen agentziari) emango zaio eta hori horrela izanik, horretan diharduen elkarteko kide bat gure artean izan genuen pasaden astean, guk geuk ere, Palestinako egoera hobeto ulertzeko.

Hitzaldi honetan, “Nakba” (hondamendia) zer izan zen ikasi dugu, eta baita ere, gaur egun, izan dituen eraginak.  Hitzaldi honek, gure Palestinari laguntzeko nahia handitu baino ez zuen egin.
 

Azken albisteak

Gau beltza / ikaSahara erronka berriak / Errigora / HIZPRO webinar saioak / Lan eskaintzak / Jantokiko menuen osaketa / Euskalgintzaren kontseilua / Katukako gurasoen bilera / Katukako etxekotzerako pautak / Zergaitik kosk…
Urriaren 7an, LH2ko ikasleek Laudioko Udal liburutegira egin zuten txangoa. Lucia eta Martarekin egon ziren liburutegiko antolaketa eta nondik norakoak ezagutzen.
Jantokiko sukaldari taldeak Ikastolan eskaintzen dugun menua egokitzeko prozesuaren lehen balorapena burutu berri du.
Aurtengo bidaiaren 3 helburuak zehaztuta, material eta diru bilketa abiatu ditu.