Skip to main content

Erosketa adimendua landuko dugu Aiaraldeko ikastetxeok Agenda 30ean

Irudia
Agenda 30

Eskualdeko gainontzeko ikastetxeetako hiruna ikaslerekin batera elkartu egin dira Laudio Ikastolako DBH1eko hiru ikasle: Unax Luengo, Maren Baskoy eta Aunitz Andres.
Bildutako ikasleek ikasturte honetarako EROSKETA ADIMENDUA gaia aukeratu dute, lau proposamenen inguruan eztabaidan aritu ondoren.
Foroa Laudioko Kultura Etxean egin da antolatzaileen eta ikasleekin bertaratu diren irakasle-koordinatzaileen gidaritzapean.
Ikasleak beraiek izan dira, ordea, eztabaidaren emaitzak idatziz bildu eta denon aurrean konklusioak irakurri dituztenak. Azkenik, bozketaz aukeratu dute langaia eta saioaren balorazioa eginez amaitu dugu jardunaldia.
 

Azken albisteak

Laudio-Bucraa elkartasun bidaiaren aldeko zozketak badu zenbaki sariduna, 0624. Zorionak irabazleari eta eskerrik asko ekimena laguntzearren zozketarekin bat egin duzuen guztioi.
Programak prestakuntza, hitzaldi eta tailerrak biltzen ditu.
Aiaraldeko Euskararen Eguna / Greba oharra / Guraso euskaldunentzako hitzaldia / Altxa Burua familia akordioa / DBH4ko ikasbidaia / Sararako material bilketa eta ikaSahara zinema emanaldia / Hendaiako Ikastolaren…
LH3ko ikasleek Vital Fundazioak sustatutako Cosmium ekimenean parte hartu dute.