Skip to main content

Argitxo etorri da bisitan Ikastolara, Euskararen Nazioarteko Eguna iragartzera.

 

OHARRA

Argazki hauek esparru pribatuan bakarrik erabiltzekoak dira; ezin dira erabili jarduera komertzialetarako.

Argazkiren batek zure pribatutasunaren kontra eginez gero, jarri zaitez gurekin harremanetan Ikastolan bertan edo helbide honetan: laudio@laudioikastola.eus.

Argitxoren gutuna jaso genuen atzo eta gaurkoan, azaroak 28, bisitan izan dugu Ikastolan!

Gutunean AHOBIZI aritzeko gonbidapena luzatu zigun eta ezpainak gorri-gorri margoztu ditugu euskara ahobizi hauspotzeko.

Zintzarriak, banderinak eta txapak ekarri dizkigu Euskararen Nazioarteko Eguna ospa dezagun!