Skip to main content

Astekaria 2025.11.03

Irudia
Astekariaren ataria

OROKORRA     

Irudia

Aresketa Ikastolak Araba Euskaraz 2026 jaiaren aurkezpen festa antolatu du azaroaren 9rako Amurrion.

Ekintza programa 12:00etan abiatuko da Guk eskulturan (parkean).

Joan edukira!


Irudia

GELAKO LAGUNTZAILE TALDEETARAKO IZEN EMATEA ZABALIK DUGU

Ikasturte hasierako guraso bileraratan iragarri bezala, ikasgela bakoitzeko familiei Ikastolak urtean zehar antolatuko dituen ekintzak burutzeko laguntzaile taldeak osatzea egokitu zaie. Horretarako, ikasgela bakoitzean lortu behar den guraso bolondres kopuruak ere zehaztu dira.

Ondorengo galdetegiaren bidez, zuen seme-alaba baten mailari dagokion ekintza baterako izena eman ahalko duzue  edota, beste ekintzaren batean izena eman nahi izanez gero, berton ere laguntzeko izena eman.

IZENA EMAN

 


DBH2KO IKASLEEK PALESTINAREN ALDEKO DIRU BILKETA ABIATU DUTE

Azaroaren 14a bitartean, material salmenta burutuko dute Ikastolako sarreratan 08:45etik 09:00etara. Saski bat zozkatuko dute eta abenduaren 23an bingo solidarioa ere burutuko dute.

IRAKURRI HEMEN

Irudia

Irudia

ELKARTASUN ZINEMA

Saharan proiektu kooperatiboa egingo duen ikasle taldeak elkartasun zinema antolatu du ostiralerako, azaroak 14rako. Laguntza (sarrera) 5€koa izango da eta bertaratutakoek mokadutxorako aukera izateaz gain, kamiseta bat eskuratzeko aukera ere izango dute gerturatutakoen artean egindako zozketa bati esker.

Pelikula, zozketa, bingoa... bazatoz? Areto Nagusia zinemarako gune bilakatu eta lagunekin gozatzeko aukera paregabea!

17:00etatik 18:30ak arte Ilargirantz (LH1etik gorakoak heldu barik etor daitezke) edota 19:00etan Azken erromantikoak ikustera animatzen?


 

Irudia

ZUBEROAKO IKASTOLEN ALDEKO SASKIAK SALGAI 

Basabürü Ikastolako familiek bertoko ekoizleen produktuez osatutako saskiak prestatu dituzte. 

Eskaerak on-line egin ahalko dira azaroaren 23ra arte eta Ikastolan banatuko ditugu abenduaren 12tik aurrera.

ESKAERA EGIN



Irudia

ERRIGORAKO SASKIAK
On-line eskatu eta Ikastolan eskuratu

HEMEN EROSI

Irudia
kamiseta eskaintza

EUSKARAZ BIZI NAHI DUT
kamiseta eskaerak egiteko azken eguna
 azaroak 6

hemen erosi

  

Irudia

Ostiralean, urriak 31, Gau Beltzeko antzinako usadioak gaur egungo Euskal Herrira hurbiltzeko ariketa egin genuen Ikastolan. Jarraian egunean zehar egindako ekintzen laburpena duzue irudietan.

2 URTE      HH2. ZIKLOA      LEHEN HEZKUNTZA    GAU BELTZA HERRIKOIA

 

HAUR HEZKUNTZA    

 

HAZIARABA PROGRAMA

2 eta 6 urte bitarteko haurrei eta beraien familiei zuzendutako kultur ekitaldi sorta eskainiko du Haziaraba programak Laudion

Zinema emanaldia 

"Pixkanaka pixkanaka" azaroak 8, larunbata, Lamuza parkeko kasinoan  

Dantza ikuskizuna

"Ehuna", azaroak 9, igandea, Lezeaga aretoan (Lamuza 17)

Ipuin kontalaria

 "Istorioekin jira eta bira", azaroak 16, igandea, Lezeaga aretoan (Lamuza 17)

Emanaldi guztiak 18:00etatik 19:00etara burutuko dira. 

Informazio gehiago HEMEN

 

HAUR HEZKUNTZAKO 2. ZIKLOA    

 

4 URTEKOEN TXANGOA 

HH4ko ikasleek Basondora txangoa burutuko dute azaroaren 7an. Argibide guztiak  HEMEN

 

LEHEN HEZKUNTZA    

 

LH2KOEN ARGAZKI BILDUMA

LH2ko ikasleek ikastola inguruko baserrietako animaliak aztertu dituzte.

ARGAZKIAK IKUSI

 

DBH    

 

DBH3KO IKASLEAK HITZ KOLPEZ  PROGRAMAN PARTE HARTZEN ARI DIRA

Datorren asteatean, azaroak 11, DBH3ko ikasleak Gasteizera joango dira HITZ KOLPEZ programako “Inoiz gertatu ez den pornoari buruzko ezinbesteko elkarrizketa” antzezlana ikustera.

ARGIBIDE GEHIAGO HEMEN

 

BATXILERGOA    

 

ESKOLAZ KANPOKO EKINTZAK

GOIKOGANE MENDI TALDEAREN IRTEERA SERANTES MENDIRA MAMARIGATIK


Goikogane Mendi Taldearekin txangoak egiteko izena eman zutenentzako oharra:  Hurrengo irteera azaroaren 15ean izango da, Mamarigara. Horretan parte hartu nahi izanez gero, azaroaren 11n, asteartean, (14:00ak baino lehen) baiezkoa edo ezezkoa eman beharko diguzue. Horretarako eke@laudioikastola.eus helbidera mezu bat bidali, mesedez.

4 URTEKOAK BASONDORA TXANGOA OHARRA.pdf
SINOPSIAKpdf.pdf

Azken zirkularrak

Astekaria 2025.10.28
Astekaria 2025.10.21
Orain erosi eta azaroaren 25ean jantzi!