Lamuza parkean ekintza ezberdinak egin ostean, beldurrezko kalejiran Aldai Plazaraino joan ziren bertaratutakoak.
Bertan, Ikastolako dantza taldeak emanaldia eskaini zuen. Jarraian txokolatea dastatzeko aukera egon zen. Eguna borobiltzeko, ikaSahara proiektuko batxilergoko 2.mailako ikasleek afari musikatua antolatu zuten; elkartasun bokatak eskaini zituzten Ximenak kontzertua egin zuen bitartean.