Skip to main content

Astekaria 2025.10.07

Irudia
ASTEKARIA

OROKORRA

 

Irudia
kamiseta eskaintza

EUSKARAZ BIZI NAHI DUT KAMISETA ESKAINTZA

Abenduaren 3an, Euskararen Nazioarteko Eguneko ospakizunetan, Euskaraz bizi nahi dut lelodun kamiseta jantziko dugu. Ikastolan erosteko aukera eskainiko dugu azaroaren 6ra arte, ondorengo formularioa beteta:

EROSI

PALESTINAR HAURRAK OMENTZEKO EKITALDI NAZIONALA

Urriaren 25ean Bilbon burutuko den manifestazio nazionalaren antolakuntzan laguntzeko deialdia egin du Gure Haurrak ere Badira ekimenak.  

IZENA EMAN

ZAPATA BILKETA

Urriaren 16an Euskal Herriko ikastetxe guztietan Manifestazio Nazionalerako bildutako zapatekin ekintzak antolatzeko deialdia zabaldu da. Laudio Ikastolan martxan dugu dagoeneko bilketa. Ez utzi azken egunerako!

Irudia
Irudia

ERRIGORAREN AUZOLANA

Errigora ekimena udazkeneko kanpaina prestatzen hasi da. Aurki urteroko kutxa eskaintza helaraziko digu. Bitartean, urriaren 25ean auzolana antolatu du Ablitasen aurtengo kanpainan lagundu nahi duten guztientzat.

IZENA EMAN 

“Ikasleak eroso sentitu behar dira euskaraz jolasten, zirikatzen, ligatzen…”

Euskara gabe ez gara manifestuaren harira, Aiaraldea hedabideak Jon Bengoetxea Martinez, Laudio Ikastolako zuzendarekin elkarrizketa argitaratu du. 

IRAKURRI HEMEN

Irudia

 

Irudia

KULTURLABEN BOZKA BILKETA

Kulturlab elkarteak Lamuza parkeko bidezidorren sarea eta Arrañoko 'gaztelua'ren zaharberritzea Arabako Foru Aldundiaren 2026ko partaidetzazko aurrekontuetan  sartzea proposatu du. Ekimenarekin bat egiteko bozka bilketa Laudio Ikastolako idazkaritzan ere bideratuko dugu urriaren 22ra arte.

 

 

LAUDIO TXIKI

2 URTEKO HAURREN HIGIENE OHITURAK LANTZEN HASTEKO ARGIBIDEAK

Noiz hasi haurtxoaren hortzak garbitzen? Zer beharko dugu? galdera hauek erantzuten laguntzeko oharra prestatu dugu Laudio Txikin.
Gogoan izan hotz eskubila, hortzetako pasta eta edalontzi bat ekarri behar direla gelara.

IRAKURRI HEMEN

 

IKASTURTE HASIERAKO BILERAK

2 URTEko haurren gurasoen bilera urriaren 22an, asteazkena, 17:00etan Laudio Txikin burutuko dugu.

KATUKAko bilera berriz, urriaren 28an, asteartea, 17:00etan Laudio Txikin.

 
URTEBETZETARAKO ARGIDEAK

Laudio Txikin haurren urtebetzeak ospatzeko EGUZKIARI BUELTA! dinamika burutzen dugu. 

Gogoan izan argibide hauek zure haurraren urtebetzea prestatzeko :

ARGIBIDEAK

 

HAUR HEZKUNTZA

3 URTEKO JANTOKIAK ASTEAZKENETAKO IRTEERA ORDUTEGIA EGOKITU DU

Urriaren 8tik aurrera 3 urteko haurren jantokiko irteera ordua 14:15etik 14:30era burutuko da.

 

URTEBETZETARAKO ARGIDEAK

Haur Hezkuntzan haurren urtebetzeak ospatzeko EGUZKIARI BUELTA! dinamika burutzen dugu. 

Gogoan izan argibide hauek zure haurraren urtebetzea prestatzeko :

ARGIBIDEAK


 

LEHEN HEZKUNTZA

IKASTURTE HASIERAKO BILERAK

Gogoan izan ikasturte hasierako bilerekin jarraitzen dugula: urriak 8, LH5; urriak 9, LH6; urriak 13, LH3. Bilera guztiak 17:00etan izango dira Areto Nagusian.

 
LH4KO  BARNETEGIA

Lehen Hezkuntzako 4. mailako ikasleak Ikastolen Elkarteak Allon (Lizarrrako merindadean, Nafarroa) duen atertpetxean burutuko dute barnetegia urriaren 15etik 17ra.

Irteera: urriaren 15ean 09:00etan institututik

Itzulera: urriaren 17an 16:30ean institutura

Gainerako argibideak tutoreen bidez helarazi zaizkie familiei.

 

DBH

HEDATZE PROGRAMA MARTXAN URRIAREN 13TIK AURRERA
DBHko ikasleei zuzendutako HEDATZE programa martxan jarriko da datorren astetik aurrera, hilaren 13tik.
 

DBH1EKO IKASLEEK GAU BATEKO EGONALDIA EGIN DUTE GORBEIAN
Eguraldia lagun, DBH1eko ikasleek gau bateko egonaldia burutu dute Gorbeian, Austegiarmin inguruan, Goikogane Mendi Taldeak duen aterpeean.
 
 

BATXILERGOA

 

 

 

URTEBETETZEAK-GURASOENTZAT.pdf
HORTZ ESKUBILA EUSK.pdf
HORTZ ESKUBILA.pdf

Azken zirkularrak

Urriaren 13an DBHko ikasleei zuzendutako HEDATZE programari hasiera emango diogu. Honen barruan hurrengo ekintzak burutuko dira: 
2025.09.30 astekaria
Kilometroak eta Nafarroa Oinezera joateko autobusa.