Skip to main content

2025/26 09 Euskaraz bizi nahi dut materiala

Irudia
Euskaraz bizi nahi dut

Abenduaren 3an Euskararen Nazioarteko Eguna ospatuko dugu euskaltzale guztiok eta, nola ez, data horietan ekitaldi ezberdinak izango ditugu Ikastolan, Laudion eta eskualdean.

Asmo horren ikusgarritasunean eta girotzean lagungarri gertatuko delakoan, urteroko erronka luzatzen dizuegu: Kontseiluak ateratako "Euskaraz bizi nahi dut" lelodun kamisetak erostera gonbidatzen zaituztegu, egun horretan zein bestelakoetan janzteko.

Aurtengo eskaintzan kamiseta gorriak (haurrak ) eta granateak (helduak) "Etorkizuna amestuz" leloarekin, botila,  bokata zorroak eta oihalezko poltsak ere badaude.  

Eskaerak ondorengo formularioan jasoko ditugu azaroaren 6ra arte. 

Kamiseta guztiek 12 euroko prezioa dute, botilek 8 euro eta poltsek zein bokata zorroek 6 euro. Egindako erosketaren kobrantza azaroaren 15ean jaulkiko den erreziboan azalduko da. 
 

Irudia
Herri denda


Ikastolan kudeatuko dugun eskaeraz aparte, Euskaraz Bizi Nai Dut dinamikak material ugari eskaintzen du HERRI DENDAren bidez, berton besteak beste, Euskal Herrian Euskaraz, Pantailak euskaraz edo Gu ere bai, euskal selekzioa aldarrikatzeko ekimenaren salgaiak ere aurkitu daitezke.

HERRI DENDA BISITATU

Azken zirkularrak

Laudioko Euskal Jaia / Bekak / Jantoki eta zerbitzu asistentzialeko komunikazioa / EKE ekintzen hasiera / HHko 2. zikloko gurasoen bilerak / LHko gurasoen bilerak / DBH2koen egonaldia Hodarribian
Kulturartekotasuna / EKE ekintzak / Gurasoen Txokoa / Euskalgintza Kontseiluaren boletina / Gurasoleku / Laudio Txikiko gurdien antolaketa / HH3koen etxekotzea / LH6 bilera data aldaketa
Mantentze txandan izena emateko aukera
2026/27rako irteera baimena / Mantentze txanda / Beka deialdia / Lan deialdiak / Jantoki menua eta alergia eta intolerantzien komunikazioa / EKE eskaintza / 2 urtekoen argazkiak / Guraso bilerak / LH1erako argibideak / C1…