Skip to main content

2025/26 10 DBHko Hedatze programa martxan

Urriaren 13tik aurrera, astelehenetik ostegunera, arratsaldero, DBHko ikasleei zuzendutako ekintzak proposatuko ditu.

Irudia
Hedatze programa

Urriaren 13an DBHko ikasleei zuzendutako HEDATZE programari hasiera emango diogu. Honen barruan hurrengo ekintzak burutuko dira: 

ASTELEHENETAN

Eremu soziolinguistikoari dagozkion saioak eskainiko dira, euskara, gaztelania eta ingelesa  landuz.

Egun honetan ere, zalantzak argitzeko espazioak egongo dira, Zalantza guneak. Ikasleek aurrez aldetik hitzordua hartu beharko dute.

ASTEARTEETAN

Eremu zientifikoari dagozkion saioak garatuko dira,  matematika, fisika edota kimikako edukiak garatuz.

Astearteetan ere Hezkidetza taldearen bilerak izango dira (Laudio Ikastolako Berdintasunezko foroa deitutako taldea).

SAIOETARAKO IZEN EMATEA

Astelehenetan zein astearteetan parte hartuko dute aurreko ikasturteko  suspentsoren bat duten ikasleek zein boluntarioki egin nahi izango dutenek.

ASTEAZKENETAN

Asteazkenetan DBH 4. mailako ikasleak hasiak dira jada ikas-barnetegiaren finantzaketarako ekintzak burutzen (frontoiaren  garbiketa, … ) eta antolaketarako batzordeetan biltzen.

OSTEGUNETAN

Ostegunetan beste mota bateko ekintzak  burutuko dira. Hala nola: erlajazio teknikak, zineforumak, lehen sorospen saioak, euskararen erabilpena bultzatzeko ekintzak, eskulanen tailerrak eta tokiko jaien prestaketa (Olentzero, Iñauteriak,...).  Ikasleei iragarriko zaizkie astearteko tutoretza orduan eta parte hartzeko izena eman beharko dute. 

Hasiera emango diogun lehenengo tailerra, hain zuzen, Munduko sukaldaritzari  buruzkoa izango da.

 

ORDUTEGIA

Astelehenetan, astearteetan eta ostegunetako saioak 15:30ean hasi eta 16:30ean bukatuko dira. Puntualki, eta aldez aurretik abisua emanda, ostegunetako Hedatze saioa 17:00ak arte luzatu ahal izango da.

Bestaldetik, asteazkenetan DBH 4. mailako ikasleen ekintzak eta bilerak 16:00 eta 18:00 artean izango dira.

Lehenengo hiruhilabetean aurreikusten da Hedatze programako saioak, asteazkenetakoa kenduta,  eten egingo  direla azaroak 17tik  27ra arte eta abenduak 22-23an.

Azken zirkularrak

2025.09.30 astekaria
Kilometroak eta Nafarroa Oinezera joateko autobusa.
2025.09.09 astekaria