
OROKORRA

IKASTURTE BERRIRAKO ARGIBIDEAK
Irakurtzen ari zareten hau 25/26 ikasturteko lehen astekaria da. Eta honen bidez , 25/26 ikasturterako argibideak berbidali nahi dizkizuegu. Gaur baita zerbitzuetan (jantokia, garraioa, osagarria, eskolaz kanpoko ekintzak...) izena emateko azken eguna.
LAN DEIALDIA
Laudio Ikastolak ondorengo lan deialdia osatu du. Interesdunek igandera arte euren hautagaitza aurkezteko aukera izango dute.


GALDUTAKO ARROPA
Udaberriko oporren aurretik txukundu bagenuen ere, ikasturtea galdutako arropa askorekin bukatu genuen. Metatutako guztia idazkaritza aurrean ikusgai dago. Arropa hori irailaren 5ean kenduko dugu, iralaren 8an ikasturte berriari ekiteko.
Norbaitek zerbait faltan somatzen badu, irailaren 1etik 4ra, goizeko 8:00etatik 14:30era ikusteko aukera dauka.
EJko BEKAK
Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza Sailak 2025/2026 ikasturterako beka deialdia jarri du abian. Eskaerak on-line, internet bidez, bideratzeko aukera eskainiko du urriaren 6ra arte. Eskaera egiteko idazkaritzan hitzordua eska daiteke.


MANTENTZE TXANDA
2025/26 ikasturterako mantenu txandak prestatzen hasi gara. Hori dela eta, ikasturte honetan txanda hauetan aritzeko asmoa duten familiek irailaren 26a baino lehen eman beharko dute izena.
ALTXABURUA
Laudio Udalak Osasuna eta Ongizate Digitala Ehuntzen tailerra antolatu du. Hauetan parte hartu nahi izanez gero, izena emateko epea zabalik dago.

LAUDIO TXIKI
HAUR HEZKUNTZA
LEHEN HEZKUNTZA
DBH
-DBH 2.maila: datorren astean, irailaren 10ean Hondarribin barnetegia izango dute. Jarraian dagoen informazioa kontuan hartzea eskatzen dizuegu.
- IRTEERA: irailaren 10ean 9etan institutotik
- NORA: Hondarribiko aterpetxera
- NOIZ: irailaren 10etik 12ra
- EKINTZAK: Ur ekintzak
- BUELTA: irailaren 12an, instituto aurrean Hondarribitik 14:30etan aterata. Guraso ordezkarien bidez abisatuko da heltzeko ordua.
- Ikasleekin landuko da eraman beharreko guztia.
- OHAR GARRANTZITSUA: Arrazoi justifikaturen bategatik ikasleren batek ezingo balu barnetegian parte hartu, berehala tutoreei idatziz komunikatzea ezinbestekoa da. Horretarako epemuga, irailak 4 goizeko 10ak izango da.b Horrela egin ezean barnetegiko kuota pasatuko da.
BATXILERGOA
-Batxilergoko 1.maila: datorren astean, irailaren 9an barnetegia izango dute. Jarraian dagoen informazioa kontuan hartzea eskatzen dizuegu; ordutegiak, eraman beharrekoak, etab. Bestalde, otorduetan kontuan hartzeko intolerantzia edota alergiarik badute tutoreei abisua pasatzea eskertuko genizueke.