Skip to main content

25/26 ikasturterako argibideak

Irudia
ikastola

2025/2026 ikasturte hasierarako argibideak

Irailaren 8an hasiera emango diogu 2025/2026 ikasturteari.

Irailaren 26a bitartean ordutegi jarraia izango dugu Haur eta Lehen Hezkuntzan.

DBHn eta Batxilergoan berriz, ohiko ordutegia izango dugu lehen egunetik.

 

25/26 IKASTURTEKO ESKOLA EGUTEGIA

 

ETXEKOTZEA HAUR HEZKUNTZAN

Haur Hezkuntzako 0, 1, 2 eta 3 urteko haurrek etxekotze aldia izango dute irailean zehar eta talde bakoitzari iraileko ordutegi propioa helarazi zaio. 

 

HAUR HEZKUNTZAKO 2.ZIKLOKO FUNTZIONAMENDUA

Oporren bueltan Haur Hezkuntzako 2. zikloan arituko diren ikasle eta familiok kontutan izan beharko dituzuen hainbat argibide ekarri nahi dizkizuegu gogora:

IKUSI HEMEN

 

LEHEN HEZKUNTZAKO ORDUTEGIA

Lehen Hezkuntzako ordutegia, orokorrean, 9:00-12:30 eta 14:30-16:30 izango da. 

Lehen Hezkuntzako 5. eta 6.mailakoek, aldiz,  9:00-13:00 eta 14:30-16:30 izango dute.

Asteazkenetan eta goizeko jardunean daudenean 9:00-13:00 ordutegia izango dute.

 

JANTOKI ZERBITZUA

Jantokiko irteera ordutegia goizeko jardunean eta asteazkenetan ondorengoa izango da:

HH 3 urte: 14:30-14:45

HH 4 urte: 14:30-14:40

HH 5 urte: 14:40-14:50

LH 1-4: 14:45

LH 5-6: 14:30

DBH eta BATXILERGOAn dauden ikasleen kasuan, 15:05ean bazkalduko dute, egunero.

Informazioa eta izen ematea:

HEMEN

 

ZERBITZU GOIZTIARRA ETA OSAGARRIA

Informazioa eta izen ematea:

HEMEN

 

GARRAIO ZERBITZUA

Informazioa eta izen ematea:

HEMEN

 

ESKOLAZ KANPOKO EKINTZAK

Informazioa eta izen ematea:

HEMEN

 

IRTEERAK ETA BARNETEGIAK

2 urtetik gorakoek, 2 urtekoak barne, ondorengo galdetegia bete beharko duzue 25/26an egingo ditugun irteera eta barnetegietarako.

GALDETEGIA

Azken albisteak

Aiaraldeko hezkuntza komunitateak pausu garrantzitsu bat eman du.
Oporretan euskaraz eta euskararekin gozatzeko baliabide bilduma.
Lan eskaintzak.
Ekaina agurtzeko udalekuetan jostari.