OROKORRA
ANABELEN AGURRA
Eskerrik asko, Anabel! 42 urte igaro dira Anabelek Ikastolan bere ibilbidea hasi zuenetik. Lau hamarkadaren ostean heldu zaio Ikastolari "gero arte" esateko unea.
TREBATU GURA(SO)
Laudio Ikastolak "TREBATU GURA(SO)" hitzaldi zikloa martxan dauka. Guraso eskola honen hurrengo hitzaldia "Mugak, noiz eta nola?" izango da, urtarrilaren 16an Mireia Centeno psikopedagogoaren eskutik.
Parte hartzeko izena ematea beharrezkoa da.
EKE: DANTZA EMANALDIA
Abenduaren 24an neguko azoka egon zen Aldai Plazan. Programa horren baitan, Ikastola dantza taldeak emanaldia eskaini zuen.
EKE: GOIKOGANEREKIN MENDI TXANGOA
Goikogane Mendi Taldearekin txangoak egiteko izena eman zutenentzako oharra: Hurrengo irteera urtarrilaren 19an izango da, Peña Coloradara. Horretan parte hartu nahi izanez gero, urtarrilaren 14an, asteartean, (14:00ak baino lehen) baiezkoa edo ezezkoa eman beharko diguzue.
Horretarako eke@laudioikastola.eus helbidera mezu bat bidali, mesedez.
IKASTOLAKO EGUTEGIA
Ikastolako egutegia eskatu zuten familiek egutegia idazkaritzan (8:00-17:00) jaso dezakete.
AGENDA 30
Neguko oporretan ez da harritzekoa ohi baino janari gehiago sukaldatzea eta jatea. Jaiegunak, Eguberria edo bestelako ospakizunak direla eta, lagun, senide eta lankideekin otorduak egitea ohikoagoa denez, garai hau elikadura soberakinen gain-sorkuntzarako testuinguru ezin hobea da. Hori dela eta, sasoi egokia da elikagai-xahuketa murrizteko prebentzio-neurriei buruz hausnartzeko.
Hausnarketa kolektiboa egin ahal izateko, AGENDA 30 taldeko kideek galdetegi bat prestatu dute.
LAUDIO TXIKI
HAUR HEZKUNTZA
-Haur Hezkuntza: Neguko oporrak hartu baino lehen Olentzero eta Mari Dominigiren bisita izan zuten. Egun horretako argazkiak ikusgai daude web guneko multimedia atalean.
LEHEN HEZKUNTZA
-Lehen Hezkuntza: Neguko oporrak hartu baino lehen Olentzero eta Mari Domingiren bisita izan zuten. Egun horretako argazkiak ikusgai daude web guneko multimedia atalean.
-Lehen Hezkuntza, 4.maila: Lehen Hezkuntzako 4.mailako ikasleek hiruhilabete bukaerako proiektua burutu dute. Proiektuaren izena “Eguberriak guztiontzat” izan da. Ekimenak, Eguberri garaian, kontsumitzen dugunaren hausnarketa egitea izan du helburu.
-Lehen Hezkuntza, 6.maila (eta 3.maila): Ikasturteko lehendabiziko hiruhilekoan Lehen Hezkuntzako 6.mailako ikasleek, Lengua Castellana arloko unitatean, mitologian murgilduta MITOA landu dute.
DBH
-Derrigorrezko Bigarren Hezkuntza:
*Neguko azoka: Neguko oporrak hartu baino lehen azoka, dantzaldia, etab antolatu zuten. Egun horretako argazkiak ikusgai daude web guneko multimedia atalean.
*Hedatze programa: urtarrilaren 13an abiatuko da berriro.
*Zuzen zerbitzua: Laudio Udalak ikasleei zuzendutako aholkularitza zerbitzua eskainiko du, psikologiako profesionalek bideratuta.
-Derrigorrezko Bigarren Hezkuntza, 4.maila:
*Guraso bilera: Gogoratu, bihar, urtarrilak 8, Ikasbarnetegiari buruzko bilera egingo da arratsaldeko 17:00etan Ikastolako Areto Nagusian. Ikasbarnetegia aurrera atera dadin, diru bilketan zein bestelako ekintzetan, gurasoen inplikazioa ezinbestekoa da, hori dela-eta bilera honetan parte hartzea oso garrantsitzua da.
*Liburu ibiltaria: Aurtengo hau bostgarren edizioa da eta aurreko edizioetan egin den modu berean, Ikastolen jaien antolatzaile diren Ikastolez gain beste askok ere parte hartuko dute. Laudion oporren aurretik egon zen eta Aresketa Ikastolatik jasotakoari jarraipena eman zioten. Gaur Iparraldeko Kattalin Elizalde Kolegiora bidali dugu.
BATXILERGOA
-Batxilergoa:
*Zuzen zerbitzua: Laudio Udalak ikasleei zuzendutako aholkularitza zerbitzua eskainiko du, psikologiako profesionalek bideratuta.