Skip to main content

Lan deialdia

Irudia
LAN DEIALDIA

Laudio Ikastolak ondorengo lan eskaintza osatu du:

 

GARBIKETA ETA JANTOKIKO HEZITZAILE LANPOSTURAKO ORDEZKAPEN LAN POLTSA

Laudio Ikastolak garbiketa zein hezitzaile lanetan aritzeko lan poltsa osatu nahi du. Interesdunek lanpostuaren zereginetan aritzeko behar besteko esperientzia izan beharko dute, baita euskara maila egiaztatzen duen titulazioa ere.  Bestalde, elikagaiak manipulatzeko karneta beharrezkoa da.

 

HLE LANPOSTURAKO LAN POLTSA

Laudio Ikastolak Hezkuntza Laguntza Espezialista gisa aritzeko lan poltsa osatu nahi du. Interesdunek lanpostuaren zereginetan aritzeko behar besteko prestakuntza bermatzen duen titulazioa izan beharko dute, baita C1 euskara maila egiaztatzen duen titulazioa ere. 

 

ZIENTZIETAKO IRAKASLE LANPOSTURAKO LAN POLTSA

Laudio Ikastolak Batxilergoan eta Bigarren Hezkuntzan zientzietako arloetan irakasle lanetan aritzeko lan poltsa osatu nahi du. Interesdunek ondorengo titulazioa izan beharko dute:

  • Arlo horietarako behar besteko habilitazioa edota titulazioa. Ingenieritza lehenestuko du.
  • Bigarren Hezkuntza irakaskuntza prestakuntza masterra.
  • EGA edo titulazio baliokidea.

Bestetik, hautagaiek Ikastolen Elkartearen EKI metodologiaren inguruko ezagupenak eta esperientzia izatea ere baloratuko da.

 

FILOLOGIA IRAKASLE LANPOSTURAKO LAN POLTSA

Laudio Ikastolak Batxilergoan eta Bigarren Hezkuntzan hizkuntza ezberdinetako irakasle lanetan aritzeko lan poltsa osatu nahi du. Interesdunek ondorengo titulazioa izan beharko dute:

  • Ingelesa/ Euskara / Frantzesa ikasketetako gradua edo baliokidea.
  • Bigarren Hezkuntza irakaskuntza prestakuntza masterra (CAP).
  • EGA edo titulazio baliokidea.

Bestetik, hautagaiek Ikastolen Elkartearen EKI metodologiaren inguruko ezagupenak eta esperientzia izatea ere baloratuko da.

 

 

Lan deialdi guztietan, Ikastolen mugimenaduarekiko atxikimendua izatea baloratuko da, baita sexu delituen ziurtagiri negatiboa izatea ere.

Bestalde, deialdi guztietan %33 edo ezintasun handiagoa izatea baloratuko da, beti ere agiri bidez egiaztatuta badago.

Bukatzeko, lan deialdi hauetarako  izen ematea Ikastolaren web guneko lan-poltsa atalaren bidez,  www.laudioikastola.eus , bideratu beharko da urtarrilaren 17a baino lehen.

Azken albisteak

Gau beltza / ikaSahara erronka berriak / Errigora / HIZPRO webinar saioak / Lan eskaintzak / Jantokiko menuen osaketa / Euskalgintzaren kontseilua / Katukako gurasoen bilera / Katukako etxekotzerako pautak / Zergaitik kosk…
Urriaren 7an, LH2ko ikasleek Laudioko Udal liburutegira egin zuten txangoa. Lucia eta Martarekin egon ziren liburutegiko antolaketa eta nondik norakoak ezagutzen.
Jantokiko sukaldari taldeak Ikastolan eskaintzen dugun menua egokitzeko prozesuaren lehen balorapena burutu berri du.
Aurtengo bidaiaren 3 helburuak zehaztuta, material eta diru bilketa abiatu ditu.