Skip to main content

Eguberriak guztiontzat

Irudia
EGUBERRIAK

EGUBERRIAK GUZTIONTZAT

Lehen Hezkuntzako 4.mailako ikasleek hiruhilabete bukaerako proiektua burutu dute. Proiektuaren izena “Eguberriak guztiontzat” izan da. Ekimenak, Eguberri garaian, kontsumitzen dugunaren hausnarketa egitea izan du helburu.

Proiektua hiru zatitan banatu dute. Hasieran, euskarri ezberdinak erabiliz, ikasleek kontsumismo horren jabetza hartu dute. Ondoren, proiektua gauzatzeari ekin zioten: Agenda 30ek martxan jarritako galdetegiarekin lotuta,  janaria ez xahutzeko gomendioak sortu dituzte, errezeta goxo eta merkeen bilduma egin izan dute, begano, barazkijale eta alergia ezberdinentzako menuak eskeiniz, izaki bizidunek zelan eragiten duten elikagaietan aztertu dute, jostailu birziklatuen sorkuntzak egin dituzte, jolas tradizionalen bilduma ere sortu dute, … Eta azkenik, guzti horren balorapena eta hausnarketa egin izan dute.

Prozesua borobiltzeko, proiektuaren 3 faseak bukatuta, Lehen Hezkuntzako 3.mailako ikasleekin partekatu zuten.

Beraz, primeran pasatzeaz gain, asko ikasi dute eta “Eguberriak guztiontzat” direlaren jabetza hartu dute.

Azken albisteak

Gau beltza / ikaSahara erronka berriak / Errigora / HIZPRO webinar saioak / Lan eskaintzak / Jantokiko menuen osaketa / Euskalgintzaren kontseilua / Katukako gurasoen bilera / Katukako etxekotzerako pautak / Zergaitik kosk…
Urriaren 7an, LH2ko ikasleek Laudioko Udal liburutegira egin zuten txangoa. Lucia eta Martarekin egon ziren liburutegiko antolaketa eta nondik norakoak ezagutzen.
Jantokiko sukaldari taldeak Ikastolan eskaintzen dugun menua egokitzeko prozesuaren lehen balorapena burutu berri du.
Aurtengo bidaiaren 3 helburuak zehaztuta, material eta diru bilketa abiatu ditu.