Skip to main content

Liburu ibiltaria

Irudia
LIBURU IBILTARIA

LIBURU IBILTARIA

Liburu Ibiltaria izeneko egitasmoa Ikastolen jaiek (Araba Euskaraz, Kilometroak, Nafarroa Oinez, Ibilaldia, Herri Urrats) era bateratuan garatzen duten jarduera programatik abiatzen da. 2021ean, Araba Euskaraz Laudion izan zen urtean, izan zen lehendabiziko edizioa.

Aurtengo hau bostgarren edizioa eta aurreko edizioetan egin den modu berean, Ikastolen jaien antolatzaile diren Ikastolez gain beste askok ere parte hartuko dute. Laudion pasa den astean izan zen, Aresketa Ikastolatik heldu zen eta Iparraldeko Kattalin Elizalde Kolegiora pasatuko zaio.

Guztira, han eta hemen, Euskal Herri luze zabaleko 33 ikastoletako DBH 3 eta 4ko ikasleak arituko dira sormena eta elkarlana oinarri dituen ekimen honetan, eta hortaz, dozenaka egile izango ditu aurten ere liburuak kontatuko digun istorioak.

Ikasturte honetan ikasleek JAIAK gaia jorratuko dute.

Liburuari hasiera Arabako Bastida Ikastolan eman zitzaion eta amaiera Bizkaian emango zaio, 2025eko Ibilaldia jaiaren antolatzaile den Galdakaoko Eguzkibegi Ikastolan hain zuzen.

Zein izango ote da istorioaren bilakaera? amaiera?

Gu ezagutzeko irrikaz gaude!

Azken albisteak

Gau beltza / ikaSahara erronka berriak / Errigora / HIZPRO webinar saioak / Lan eskaintzak / Jantokiko menuen osaketa / Euskalgintzaren kontseilua / Katukako gurasoen bilera / Katukako etxekotzerako pautak / Zergaitik kosk…
Urriaren 7an, LH2ko ikasleek Laudioko Udal liburutegira egin zuten txangoa. Lucia eta Martarekin egon ziren liburutegiko antolaketa eta nondik norakoak ezagutzen.
Jantokiko sukaldari taldeak Ikastolan eskaintzen dugun menua egokitzeko prozesuaren lehen balorapena burutu berri du.
Aurtengo bidaiaren 3 helburuak zehaztuta, material eta diru bilketa abiatu ditu.