Skip to main content

2024/25 05 Bekak

2024/07/26
Irudia
BEKA EJ

Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza Sailak 2024/2025 ikasturterako beka deialdia jarri du abian. Eskaerak on-line, internet bidez, bideratzeko aukera eskainiko du irailaren 30era arte.

2023/24AN BEKA JASO ZUTENENTZAKO ARGIBIDEAK

2023/24  ikasturtean  beka  jaso  zuten eta  matrikula  kudeatzeko  aplikazioan  jasota  dauden  ikasketak  egiten  ari  diren  ikasleei  Jaurlaritzak beteta  eman(go)  die  eskaera-formularioa.

Formulario  hori  telematikoki eskuratu ahal izango da, helbide elektroniko honetan: www.euskadi.eus/unibertsitateaz-kanpoko-bekak. Halaber, paperean eskuratu ahal izango da Ikastolan.

Formularioan ageri diren datuak zuzenak direla egiaztatu ostean, edota egin beharreko aldaketak egin ondoren, eskaera aurkeztuko da:

a) Telematikoki, aplikazioan eskaera-formularioa elektronikoki sinatuta edota jasotako formularioan ageri den egiaztapen-kodearen bidez.

b) Formularioa paperean sinatuta, eta honako toki hauetakoren batean aurkeztuta:

– Beka-eskaeraren xede diren ikasketak egiteko ikastetxeetan.

– Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 16. artikuluak zehaztutako tokietan, eta Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorraren eta haren erakunde autonomoen erregistroen sorrera, antolaketa eta funtzionamenduari buruzko apirilaren 29ko 72/2008 Dekretuan adierazitakoetan.

 

ESKAERA BERRIAK NOLA BIDERATU

Ikastolako idazkaritzan norberak on-line bideratu baina elektronikoki sinatu ez diren eskaerak sinatzeko aukera emango dugu, bai  eta eskaera osoa ere Ikastolatik bideratzeko. Horretarako aurretiko hitzordua eskatu beharko da 94 672 67 37 telefonoan. Harrera ordutegia irailaren 20ra arte 09:00etatik 14:30era izango da eta 23tik 26ra 09:00etatik 12:00etara eta 15:00etatik 16:30era.

Eskaera guztietan eskaera egiten duen pertsonaren NANaren (aita, ama, tutorea...) eta familia liburuaren kopiak aurkeztu beharko dira. Bestetik, egoeraren arabera, dokumentu osagarriak eskatuko dira: banaketa edo dibortzio kasuetan sententzia, hitzarmen erregulatzailea, pentsioen ziurtagiriak, ikaslearen errolda agiria... ezgaitasunen agiriak, hezkuntza laguntza premia berezietako ziurtagiriak, errenta aitorpena egiten ez dutenen kasuan sarrerak frogatzeko agiria, e.a.

 

BEKA DEIALDIA

Araudian ageri diren laguntzak eta bete beharreko baldintzak patxadaz irakurtzea gomendatzen dizuegu. Beherago agindua eskuragarri.

 

LAGUNTZAK ETAPAKA

 

LAUDIO TXIKI

(I.Kapitulua, aginduaren 3.orritik aurrera.)

Haur Hezkuntza 1. zikloko ikasleek laguntza mota ezberdina eskura dezakete  matrikulatuta dauden mailaren arabera.

O eta 1 urteko haurrek, 2023an eta 2024an jaiotakoek, kuotarako laguntza eskura dezakete, hilean gehienez 90 eurokoa.

Ziklo honetarako HH-LH-DBHrako 1. errenta muga egiaztatu behar da kasu guztietan.

 

HAUR HEZKUNTZAKO 2. ZIKLOA 

( I.Kapitulua, aginduaren 3.orritik aurrera.)

2 urteko haurrek 200€ko ordainketa bakarra. 1. errenta muga egiaztatu behar da kasu honetan.

3, 4 eta 5 urteko ikasleek, 2022, 2021, 2020 edo 2019an jaiotakoek, 2. errenta muga egiaztatu beharko dute. Ziklo honetan  ikasmaterialerako laguntza, 78€koa da eta  jantokiko laguntza, gehienez 818,80€koa.

 

LEHEN HEZKUNTZA ETA DBH 

( I.Kapitulua, aginduaren 3.orritik aurrera.)

LH eta DBH etapatan 4. errenta muga egiaztatu behar da ikasmaterialarako laguntza eskuratzeko, 117€ LHn eta 159€ DBHn eta 2. errenta muga jantokirako,  gehienez 818,80€.

 

BATXILERGOA 

(II.Kapitulua, aginduaren 5.orritik aurrera.)

Oinarrizko bekarako (300€) eta Aprobetxamendu akademikoari lotuta osagaiarako (50 eta 125€ artekoa) 4. errenta muga egiaztatu behar da.

Familia-errentari lotutako osagaian, 1.700€, 1. errenta muga egiaztatu behar da.

Bizilekuari lotutako osagaia (2.500€) eta zenbateko osagarrirako (60€) 3. errenta muga egiaztatu behar da.

 

BERARIAZKO HEZKUNTZA-LAGUNTZA BEHAR DUTEN IKASLEENTZAKO LAGUNTZA ETA SOROSPEN ESPEZIFIKOAK  

(Atal hau berria da. III.Kapitulua, aginduaren 7.orritik aurrera)

 

Hezkuntza laguntza behar duten ikasleentzako laguntza.

Hartzaileak:

-Arreta defizita eta hiperaktibitatearen nahasmendua dutenak.

-Komunikazio eta hizkuntza nahasmendua dutenak.

-Autismoaren espektroko nahasmenduari lotutako premia dutenak.

-Gaitasun intelektual handia dutenak.

 

Laguntza osagaiak ondorengoak dira:

Irakaskuntza laguntza: 862€

Eskola garraiorako laguntza: 617€

Ikasmaterialerako laguntza: 204€

Pedagogia-berreziketarako laguntza: 913€

Hizkuntza-berreziketarako laguntza: 913€

 

BALDINTZA EKONOMIKOAK

Kide kopuru konputagarria

1.muga

2.muga

3.muga

1

9.315

13.898

15.567

2

13.971

23.724

26.573

3

18.629

32.201

36.070

4

23.286

38.242

42.836

5

27.012

42.743

47.878

6

30.738

46.142

51.685

7

34.463

49.503

55.451

8

38.190

52.850

59.199

(+1)*

+3.725

+3.340

+3.740

Azken zirkularrak

2024-11-19
Astekaria 2024.11.19
2024-11-18
Emakumeen aurkako indarkeria ezabatzeko nazioarteko eguna.
2024-11-15
Olentzero eta Mari Domingi 2024
2024-11-12
Astekaria 2024.11.12